
Ekainera bitarte, hilean behin antolatuko dituzte haurrentzako jarduerak faktorian. Lehenengoa igande honetan izango da.

Merkantzia siderurgikoz kargatutako tren batek ezbeharra izan du, eta ondorioz, lau bagoi irauli dira. Ez da zauriturik edo kalte pertsonalik izan.

Oilar borrokarekin hasiko da Rap festa. Kontzertua eta ondorengo festa ere antolatu dituzte.

Larunbatean egin zuten txapelketa Segurako Baratze pilotalekuan. 47 ekitaldian Lezoko sei dantzarik hartu zuten parte.

Udala eta Alternatiben Oihartzungo kide banak hitzaldia eskaini dute eta bien arteko elkarlana "nola artikulatu" aztertzen ari direla izan dute hizketagai. Goizaren amaieran, Palestinari elkartasuna adierazi diote.

Elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Oiartzungo plazan, Israelen esku-hartze militarra salatu eta palestinarri elkartasuna adierazteko.

Israelgo produktuei boikota egiteko eskaera zabaldu dute gaurko mobilizazioan, baita balkoi eta leihoetan Palestinako bandera eta ikurrak jartzekoa ere.

Dozenaka lezoarrek Palestinako herriari elkartasuna adierazi diote gaur arratsaldean Karlos Saldise plazan.

12 eta 17 urte arteko oiartzuarrentzako txokoa irekiko dute Landetxen. Ostegun, ostiral eta larunbat arratsaldeetan egongo da irekita.

Egonaldia egin du sortzaileak Hugoenean. Hark ondutako 'Cremen desordes' liburuaren ale bat eman dio opari Donibaneko liburutegiari.

Urbasako —zantzu guztien arabera— indarkeria bikario kasua dena salatuko du Oiartzungo Feministen Asanbladak. Ostiralean elkartuko dira, plazan.

Herriko Plazan egingo dute dantza saioa 12:00etan.

Laikotasuna Orereta Laikoa taldeak antolatuta hilaren 23an egingo dute hitzaldia.

Herriko plazan egin dute hitzordua 13:00etan. Euskal presoei oraindik orain ezartzen zaien salbuespen araudia bertan behera uzteko eskatuko dute.

Bilboko Mexikar Calaveriten lehiaketan bigarren saria lortu du Iñigo Legorburu errenteriarrak.

Hilaren 23rako programatu dute hitzordua. Begoña Basilika eta Azkuna eraikina bisitatuko dituzte, eta Txoko-piperrak jatetxean bazkalduko dute. Izen-emateak hilaren 16an itxiko dira.

Bihar eta etzi San Pedroko 38. Musika Abesbatza Astea ospatuko da, eta jardueren muinean Tirri Tarra fanfarrea dago, aurten 50 urte egin baititu.

Ibilaldiak Ribasko gaina eta Buradon Gatzaga lotuko ditu hilaren 18an.

Hitzen Lihoa kultur zikloaren seigarren ekitaldia abiatuko da gaur. Manifestua irakurriko dute, eta ondoren Danele Sarriugartek eta Miren Narbaizaren txanda izango da.

Behobia-Donostia lasterketan parte hartzen duten korrikalariek udal kiroldegietako dutxak eta takilak izango dituzte eskura igandean.