PSE-EE ez da Illunbe AEren egoitza faltaren erantzule sentitzen

55.000 euroko zorra diru publikoarekin kitatzen lagundu eta zazpi urtean klubari 100.000 euro inguru eman izana mahai-gaineratu du alderdiak.

mendikute txost

Joxe Mari Mendikuteren omenezko partida antolatu du Txostek

Txosten bultzatzaileetako bat izan zen Mendikute zena. Errebote partida et ekitalditxoa egingo dute Beheko Plazan, eta ondoren, bazkaria.

hiru binaka 2023 proposamen bila

Aurtengo Hiru Binaka hornitzeko artisten bila ari dira

Irailaren 8an, 9an eta 10ean Oiartzungo Arte Egunak izango dira. Hiru Binaka jarduera egingo dute aurten ere bai, horren barruan. Parte-hartzaile bila ari dira.

emakumeak meatzaritza arditurri

Emakumeek meatzaritzan izan duten protagonismoa erakutsiko dute Arditurrin

Emakumeen lana aitortuko dute Arditurri Egunean, datorren igandean. Gainera, ikazkintzan izan duten ibilbidea ikus ahal izango da hil osoan.

Madalenetako egitaraua aurkeztu du udalbatzak

Neomak, Sega Sound killers, Janus Lester, Bengo, Oihan Vega, Liher, Los Zopilotes Txirriaos, Reincidentes, Kai Nakai eta Sonakay izango dira emanaldi izarrak. 

pintura

Erakusleihoak ilustratzeko lehiaketa antolatu du Biyurrieneak

Itturri merkatarien elkartearekin batera antolatu dute lehiaketa. Datorren astean egin beharko dira ilustrazioak, eta parte-hartzaileek saria edukiko dute.

Agur Lezoko bidegurutze korapilatsuari, biribilgunea egingo dute

Jaizkibel hiribidea eta Elias Salaberria kalearen arteko lotune zaila kendu, eta hamar astean biribilgunea egingo dute.

udal taldeak

Agintaldia antolatzeko plenoa egingo dute asteazkenean

Kargua hartu ondorengo lehenengo plenoa izango da hilaren 12koa. Osoko bilkuren maiztasuna, gobernu batzarreko kideen izendapena eta abar finkatuko dituzte.

sos arrazakeria, hemen eta han dokumentala

Atzerritar etiketa ezin erantzi

'Aqui y alli' (Hemen eta han) dokumental laburra aurkeztuko du etzi —asteazkena 12— Sos Arrazakeriak Joxepa Antoni Aranberri anitzenean 19:00etan. Europako Batasunetik kanpoko herrietatik heldutako familia etorkinen seme-alabak dira protagonistak.

Gantxillerek inauguratuko dituzte Trintxerpeko karmenak

Kakorratz taldeko Trintxerpeko emakumeek emango diete hasiera 2023ko Karmengo Amaren Jaiei, datorren ostegunean.

Maitaldia Dantza jaialdiak Lekuonan lur hartuko du

Miarritzen (Lapurdi) egin ohi den dantza jaialdi garrantzitsuak Lekuona Fabrikan utziko du arrastoa aurten.

Kazetarientzat lan poltsa deialdia egin du HITZAk

Interesdunek hilaren 24ra arteko epea dute CVa posta elektronikoz bidaltzeko.

bote luzea 2023 lehen jardunaldia

Gipuzkoarrek irabazi dute bote luzeko lehen jardunaldian

Bi partida jokatu dituzte Beheko Plazan, VIII. ekitaldia hasteko. Bizkaia 2k eta Iparralde 2k galdu dituzte jokatutako norgehiagokak.

AuntxaTrikitixaEskola

Trikitixa edota panderoa ikasteko aukera Auntxa Trikitixa Eskolan

Aurten ere trikitixa eta panderoa ikasteko aukera izango da Oiartzunen, eta saioetan parte hartzeko izen ematea ireki dute.

Marea beltza Hibaika babesteko

Hibaikako zaleek Marea beltza egingo dute igandean emakumeen eskifaia animatzera joateko Donostiara. Zita 08:30ean egin dute Herriko plazan.

Odol emaileek hitzordua dute

Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak sustatuta, odola emateko aukera izango da asteartean, hilaren 5ean, Merkatuzarren.

Kiroldegiko gimnasioa berritu du udalak

Berrogei makina berri jartzeaz gain, lurzoru berezia eta paretak margotu dituzte ere. Orotara, 177.000 euroko inbertsioa egin dute.

Etorri berri diren herritarrak euskarara hurbiltzeko kanpaina, abian

Oarsoaldeko lau udalek bat egin dute herritar etorkinek euskarara hurbildu eta herrietako bizitzetan murgiltzeko aukera izan dezaten. Kanpaina hilaren 30era arte luzatuko dute.

Xenpelar Tailerretan izena emateko epea aurki irekiko dute

Xenpelar Tailerren 2023-2024 ikasturteko matrikulazio kanpaina datorren astelehenean abiatuko da. Aurten, tailerren 50. urteurrena ospatuko dute, eta eskaintza zabala eskainiko diete herritarrei.

hondamendia

Kultur ikasturtea indartsu hasiko da

Iraileko agendaren berri eman dute. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte eragileek: auzoetako festak, antzerki programazioaren hasiera, Erdi Aroko Azoka...

Gehiago