
Festa moreak eztanda egin du gaur arratsaldean, Tirri Tarra fanfarreak botatako suziriarekin. Herritarrek lepo beteta utzi dute plaza.

Gaur botako dute San Pedroko jaien hasierako suziria, Tirri-Tarra fanfarreari dagokio aurten. Igandera bitarte, denetik izango da barrutian.

Francisen hilketak Euskal Herriko LGTBIQ+ mugimendua nabarmen bultzatu zuela adierazi du Lezoko Udalak. Gaurko egunaren harira egindako adierazpen instituzionalean egin dute eskaera.

Euren etxeetara sartu zirenetik bizilagunen arteko ezinegona "handituz" joan dela salatu du Etxebizitza Sindikatuak, "gehiegizko prezioak, baldintza txarrak eta Alokabideren kudeaketa negargarria eta axolagabea direla eta".

Elkarren arrimuan, hainbat bizilagunen amets gaizto bihurtu diren Papresaren eta ADIFen jarduera eta bizilagunen atsedenerako eskubidea orekatuko dituen irtenbide bila hasi dute bidea.

Uztailaren 2an eta 3an batik bat trafikoan aldaketa asko izanen dira Tourragatik. Jaizkibel, ostiraletik igandera autoentzat itxita.

"Hondakinen arazoari buruzko hausnarketa sustatu eta irtenbideak bilatzeko" itsas zeharkaldiak eta bestelakoak antolatu dituzte uztailaren erdialderako.

Hamargarren urteurrenaren harira erakusketa zabaldu du Juneren Hegoak Elkarteak Xenpelar Etxean. Atzo ospatu zuten boluntario, familia eta laguntzaileekin urteurrena.

Ostegunean izango da festen hasiera handia, eta igandean izango dute helmuga. Tartean, festa girorako mendateak igo beharko dituzte.

Oiartzunek Esku Huskako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa irabazi du asteburuan, Azpeitiaren kontra. Uztailean Euskal Herrikoa jokatuko dute.

2021 edo 2022 urteetan 1,5 GWh-ko kontsumoa izan duten enpresak aurkez daitezke deialdira, abuztuaren 24a baino lehen.

Ondarearen Mahaiko kideak omenduko ditu Oiartzungo Udalak aurtengo ekitaldian, abuztuaren 1arekin ohikoa bihurtu den ekitaldian.

Nafarroa etorbidea Lartzabalgo Biribilgunetik Galiziako biribilgunera eta azken horren eta Lezoko biribilgunearen arteko zatia itxita izango dira 14:00etatik 17:00etara.

Iazko apirilean aurkeztu zuten manifestua, eta gaur arratsaldean egingo dute aurkezpen ekitaldia, gazte sortzaileen emanaldiekin.

Abuztuaren 5ean eta 26an egingo dituzte bi txangoak Gipuzkoako Parketxea Sareak eta errenteriako Udalak elkarlanean antolatuta.

Merkatuzarren izango da, abuztuaren 1ean; aurretik hitzordua eskatu behar da odola emateko.

Abuztuko kultur agenda ez da aurreko hilabeteetakoa bezain mardula. Karrikako festak, bisita gidatuak eta Tren Berdea dira eskaintza, besteak beste.

Santa Ana Egunari lotutako hainbat ekitaldi izango dira gaur santioetan. Gauean, berriz, 'Txikiteroen ahotsak' ikus-entzunezkoa.

Aukera handiak zituzten irabazteko behin haraino iritsita, eta lortu dute. Lehen aldia da Europako abesbatza bat heltzen dela lehiaketa handi horretara, eta Landarbasok saria ekarriko du etxera.

Asteazken honetan jokatuko dituzte Txost pilota elkarteak antolatzen dituen bi txapelketatako lau finalerdi.