gazte eguna 2023 oiartzun jendetsuena

Inoizko Gazte Egunik jendetsuena izango da 2023koa

Osteguna izango da transferentzia bidez ordaintzeko azkeneko eguna. Ostiralean egin daiteke eskudirutan, ardurak banatzeko batzarrean.

Udaburuko suaren lehen garra piztuko dute bigarrenez

Orereta Ikastolak Sorgingarra jaia antolatu du, udaburuko suaren izaera paganoa nabarmendu eta indartu asmoz.

Nerea Gonzalez, Dani Novas eta Aintzane Aginagalde, Euskararen Paparazzi

Nerea Gonzalez eta Dani Novas errenteriarrek lehen saria irabazi dute; Aintzane Aginagalde oiartzuarrak, bigarrena.

Antxotik Donibanera korrika, "ahalmen, muga, erronka eta zailtasunak ahalduntzeko"

Emakume Korrikalariak egitasmoaren ikasturteari bukaera emateko lasterketa berezia egingo dute bihar Pasaia, Lezo eta Hondarribiko emakumeek. 18:00etan abiatuko dira lasterkariak.

Herriarteko txapelketako finalean Donostiaren kontra aritu zen larunbatean Errenteria. Argazkia: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa

Herriartekoan, txapeldunorde

Taberna eta Chiapuso Euskadiko txapeldun izan dira eskuz binakako Trinketean; Aranburu, txapeldunorde izan da.

Lekeitioko bandera etxera ekarri du Hibaikak

Hibaikako gizonak hamaseigarren sailkatu dira asteburuan Bizkaian jokatutako estropadan.

oiartzun ke denboraldi bukaera

Koparik gabe, baina pilak ongi kargatuta bukatu du denboraldia OKEk

Beasainen ezin izan du gizonen Errege Koparako txartelik lortu, 250 oiartzuarren babesa jaso arren. Denboraldiaren balantzea, oso ona.

[Galeria eta bideoa] 11 sagardo eta ospatzeko hamaika arrazoi

Euskal Jaia giro paregabean ospatzen ari dira lezoarrak. XXIII. Sagardo Festa inauguratu du Piztu Lezok, jendetza inguruan.

[Argazki galeria] Errebantxa hartu du Lezok herri kirolen desafioan

Duela bi aste Oiartzungo Sagardo Egunean joaneko desafioa egin ondoren, itzulikoa egin dute gaur Lezon, etxeko taldea nagusi izanik.

[Argazki galeria eta bideoa] Ohorea baita Iker Murillo etxean izatea

Pasaiako Dantza Festibalaren aterkipean, omenaldi hunkigarria egin diote gertukoenek oholtzak utzi berri dituen dantzari antxotarrari.

Bolo Joko Sari Handia Foru Plazan, larunbatean

Niessen elkarteak antolatuta 11:00etan hasiko da lehia. Izen emateak bost euro balio du.

otxe

OTXEren 2023/24 ikasturtean parte hartzeko izena ematea, irekita

2010 eta 2013 urte artean jaiotako gaztetxoei zuzenduta dago ikasturtea. BMX, Trial, errepidean eta BTTn ibiltzeko aukera izango dute.

'Hibaik-eroak munduan barrena' kanpaina martxan jarri du arraun elkarteak

Hibaikaren kamiseta soinean oporretan dauden lekuan argazkia egin eta partekatu egin beharko dute parte hartu nahi dutenek.

Igandeko PSE-EEren arrosa banaketa, bertan behera

Espainiako Gorteetarako Hauteskundeei begira. Rafaela Romero Espainiako Kongresurako zerrendaburuak Beraungo azoka txikian izan behar zuen

gurutze gi3632

Gurutze eta Lanbarren arteko errepideko tarte bat, itxita

Uztailaren 17tik irailaren 19ra bitartean tarte bat itxiko dute. Aldundiak errepide alternatiboen berri eman du.

begoña mendigutxiaren omenezko erakusketa

Begoña Mendigutxiaren omenezko erakusketa, Arizmendienean

Heltako pintura saioetako ikasleek bere ikaskidea zena omentzeko erakusketa antolatu dute. Hilaren 13an instalatuko dute, abuztuaren 10era arte.

Euskal ontzigintzaren ordezkari izango da Albaola Orleansen

Festival de Loire jaialdiaren 11. edizioan gonbidatu berezi izango da faktoria. Bale txalupa baten erreplika eramango dute, besteak beste.

Saharako haurrak Oarsoaldean dira jada

Atzo bost heldu baziren ere, zortzi izango dira eskualdean uda emango dutenak. Hiruk Donibanen, binak Oiartzun eta Lezon, eta batek Oreretan.

Sanferminetako galeperren tiraketa salatu du Haiekin elkarteak

Elkarte animalistak salatu du hegaztiak tirokatzeko bi jarduera ilegal izan zirela joan den larunbatean Pasai Antxon.

Gehiago