2024/1

Lezoko Jai Batzordeak hitzordua du hilaren 16an

Lezoko Udalak deituta, Kultur Aretoan bilduko dira hilaren 16an, 19:30ean. Lau puntuko gai zerrenda osatu dute.

Korrika

Martxoaren 23ko gaua argituko du 23. Korrikak Pasaian

Gauez helduko da euskararen festa ibiltaria Pasaiara, 22:50ak inguruan izango dela aurreikusi du AEK-k. Antxotarrek hartuko dute lekukoa lehenik.

Korrika

Magikoa izango da martxoaren 23ko gauerdia Errenteria-Oreretan

Martxoaren 23an. larunbatarekin, eta gauerdia izateko minutu gutxiren faltan helduko da 23.Korrika Errenteria-Oreretara.

San Juan baleontziaren eraikuntza prozesua kameraren bidez jaso du Mendi Urruzunok

'San Juana, gure historia erreskatatzen duen ontzia' erakusketa inauguratu berri du Albaola Itsas Kultur Faktoriak. Itsasontziaren eraikuntzaren fase bakoitza ulertzen laguntzen duten irudiak atera ditu argazkilari errenteriarrak.

Energia teknikaria kontratatu du Lezoko Udalak

Teknikari horrek energia trantsizioari aurre egiteko plana osatuko du, eta plan horretatik ondorioztatzen diren ekintzak abiatuko ditu.

Mendi irteera antolatu du Itsastarrak Mendi Taldeak

Igande honetarako, hilak 14, jarri dute hitzordua, Herrerako Mendizaleekin batera. Bi ibilbide proposatu dituzte: luzea (20km) eta motzagoa (12km).

asisko urmeneta

Asisko Urmenetak 'Gora Euskal Herrientsak!' aurkeztuko du hilaren 17an

Trikuharri Kultur Elkarteak antolatu du ekitaldia. Ilustratzaile iruindarrak bere saiakera grafikoenaren berri emango du.

Arabako biraren 11. etapa antolatu du Urdaburu elkarteak

Ribabellosatik Sobronera egingo dute ibilaldia; sei ordukoa izango da zeharkaldia denera.

Bizikletak garbitzeko gune bat sortu du Lezoko Udalak

Bekoerrota kiroldegiaren albo batean ezarri dute herri guztiari begirakoa den gune hori. Bi ur mahuka ditu, eta zerbitzua doakoa da. Arduraz erabiltzea eskatu du udalak.

Gehiago