
Pasai Antxoko Odol Emaileak taldeak sustatuta, odola emateko aukera izango da Pasai Antxon hilaren 17an, 16:30etik 20:15era.

Datorren larunbatean 'Konponbiderako giltzak' lelopean egingo da manifestazioa Bilbon. Autobuserako izena eman daiteke, ostiral arte.

Egun hauetako hotzekin eta izotzekin bidean gatza botako dutela iragarri du udalak, behar denean. Herritarrek Gaetxen izango dute eskuragarri.

Hilaren 23ra arte eman daiteke izena auzoko 'kuestaziyua'-n parte hartzeko. Hurrengo egunean egingo dute ardurak banatzeko bilera.

Korrika prestatzeko lehen bilkura Txirrita AEK euskaltegiaren egoitzan egingo dute, hilaren 16ko (asteartea) 17:45ean.

Ihoteetako bazkarian izena emateko aukera dago Karrikan. Ugaldetxo auzokoan txartel guztiak ziztu bizian agortu dira.

Alkarama Emakume Palestinarren Elkarteko ordezkaria da Abubakra. Orereta Palestinarekin Herri dinamikak antolatu du hitzaldia.

Egonezina adierazi du alderdi sozialistak eta gobernu taldeari "koordinazio falta" eta "presaz erabakitzea" egotzi dio.

Tailer berezia eskainiko diete 8-12 urte bitarteko haurrei datorren hilaren 21ean. Partaide bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu.

Aitor Estefanok eta Abel Pichelek ez dute eman finaleko partidan ordura arte erakutsitako maila; 33-40 galdu dute Errepala klubeko Begiristain anaien aurka.