
Auzoan etxebizitzak eta ekipamenduak egiteko proiektua du Oiartzungo Udalak. Auzotarrekin marraztu nahi dute etorkizuna.

Pribatizazio ereduaren ondorioz ez dagoela pertsonal nahikorik, eta horien lan baldintzak "prekarioak" direla salatu dute.

Hilaren 26ra arte eman daiteke udalekuetan izena. Uztailaren 1etik 30era izango dira aurtengoak, astegunetan.

Irakurketa bateratua atera dute bi alderdiek. Adierazi dutenez, epai horiek "ez dute aintzat hartzen euskararen eta gaztelaniaren bizikidetza errazteko azken 40 urteetan garatu den legegintza prozesua, ez eta administrazioak egin duen bidea ere".

Atzo egin zuten Gipuzkoako Bakailao Pintxoen X. Lehiaketako sari banaketa Pasaian. Hondarribiko Tatapas gastrotekak hirugarren onena kozinatu du aurten.

Aparkaleku publikoak 47 toki ditu herritarrentzako. Horietako lau libre geratu dira; hilaren 25era arte eman daiteke izena zozketan.

Estatuko lehen salbamendu txalupa motorizatua izan zen, 1926an uretaratu zuten lehen aldiz. "Iraultzailea" izan zela nabarmendu dute gaurko aurkezpenean.

Kale garbitzaileen lanpostuak egonkortzeko euskarazko eskakizunak "diskriminatzaileak" direla ebatzi dute epaitegiek. Ostiralean, epaiei aurre egiteko elkarretaratzea Antxon.

Batelen Gipuzkoako Ligako azken estropada eta Gipuzkoako Txapelketa egingo dituzte, Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuta.

Pasa den astean bukatu zituzten lanak. Udalak49.000 euroko inbertsioa egin du pilotalekuaren zorua birgaitzeko.

Xanistebanetako Jai Batzordeak bigarren bilera egingo du hilaren 11n. Udaletxeko pleno aretoan elkartuko dira eragile eta norbanakoak.

Haurtzaro Ikastolaren eskutik, Pagolara joango dira. Aurtengo maskaraden berezitasun Nafarroa Behereko herritarrek estreinakoz antolatu dute.

Iñaki Iurrebasok hitzaldia emango du bihar (asteartea), Kultura Aretoan, datuak esku artean euskararen gaineko irakurketa integrala egiteko.

Arizmendienean izango da kanpainako saioa. Osasungintza izango dute hizpide, eta ondoren ekitaldia egingo dute bertan.

Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza zaharren egoitzetako erabiltzaileen senideek eta Duintasunak egoera salatu dute, eta egoera hobetzeko mobilizazioak iragarri dituzte.

Oiartzunek, partida txukuna jokatu arren, porrota jaso du Logroñesen kantxan. Epailearen bultzadatxoa izan dute errioxarrek.

Luzio Egiguren Ganboa bazkideak egingo du argazki emanaldi hori, hilaren 18an.

De Cyne Reina tabernak hartuko du jai hori ostiralean —hilak 12— 20:30ean hasita. Bertan, Mendaroko Munlet taldea ariko da.

Arazo teknikoak medio, bertan behera gelditu da Hibaikak biharko prestatua zuen batel estropada.

Oporraldiaren ostean, berriro kalera itzuliko dira Duintasunaren aldarriak: pentsio duinak eta osasun eta zaintza sistema publiko kalitatezkoa.