2024/6

Aizpea Otaegi: "Agustinak Zentroa mugarri oso garrantzitsua da gure ibilbidean"

Gaur eguerdian inauguratu dute Agustinak Zentroa. Kultur eta sormen industrietako proiektuak sustatzeko erreferentziazko gunea izan nahi du.

"Etorkizuneko Antxo irudikatzera" deitu dituzte herritarrak

Luzuriaga eraikinaren eta barrutiaren etorkizunaz aritzeko bi saio "zirraragarri" antolatu ditu herritar talde batek. Hilaren 27 eta 30ean izango dira, Kultur Etxean.

Lau lanpostu sortuko ditu Lezoko Udalak

Bi margolariren, lehen mailako margolari ofizialaren, eta administrazio orokorreko teknikariaren postuak bete nahi ditu udalak, aldi baterako kontratuekin.

Portuko zortzi enpresak Euskara Batzordea eratu dute

Enpresa hauetan euskararen egoeraren diagnostikoa egin dute jada, eta ekintza sorta bat adostu dute denek. Batzordea eratzea "aurrerapauso handia" dela nabarmendu du udalak.

Lezo-Donibaneko bidegorrian txatar hautsa dagoela salatu dute

Eguzki Talde Ekologistak salatu du txatar deskargek arriskuan jartzen dutela Pasaiako eta Lezoko herritarren osasuna eta ingurumena.

Artisau jostailuen jardunaldiak antolatu ditu Kroma elkarteak

Jardunaldien barruan erakusketa interaktiboa, liburu joko kluba, kaleko jolasak, eta tailerrak antolatu ditu Kroma Artisau Elkarteak hilaren 24tik 30era.

Kultura, folklorea eta gastronomia erruz, Galiziako Astearen barruan

Film emanaldi, hitzaldi, erakusketa, poesia errezitaldi eta eskaintza gastronomikoarekin ondu dute egitaraua XXXIII. asterako.

Oarso Bidasoko ikastetxeek bat egingo dute Gure Haurrak Ere Badira ekimenarekin

Hilaren 20an, osteguna, ikastetxeei dei egin diete bertako komunitateko argazkia ateratzera. Palestinari elkartasuna adierazteko keinu bat izango da.

Arrakastatsua izan da Xoxolur Mendi Klubaren azken irteera

Bederatzi irteera egin dituzte ikasturtean, eta dagoeneko eman dute datorrenaren berri: Irailaren 21eko asteburuan Pirinioetara joango dira.

antzerkia oiartzun aurrematrikula 2024

Antzerki eskolan aurrematrikula egin dezakete heldu eta gazteek

Oiartzungo antzerki eskoletan izena emateko aukera zabaldu dute, uztailaren 2ra arte. DBH 1 eta aurrerakoek eman dezakete izena.

abb niessen mobilizazioa

ABB Niessengo langileak mobilizazioekin hasi dira

Hitzarmen berria sinatzeko dinamika iragarri zuten pasa den astean, hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko.

Itsastarrak, Txamantxoia eta Auñamendi garaitzeko prest

Pasaiako mendizaleak Aragoiko Pirinioetara joango dira asteburu honetan. Larunbatean abiatuko da autobusa Trintxerpetik.

Hilaren 17an, odola emateko aukera Lezon

Anbulatorioan eman ahal izango da odola, 17:30etik 21:00ak arte. Aurrez txanda hartu behar da, telefono dei bidez.

Kimuen txapelketa eta udako campusa, Allerruren eskutik

Kimuen txapelketa hilaren 15ean jasoko du Lezoko Plazeta zelaiak. Hilaren 24tik 28ra, berriz, 8-14 adin tartekoentzat formazio saioak.

Sanferminetako txosnako txandak antolatzen hasi da Antxoko Topagunea

Txosnan nor eta noiz ariko diren antolatzen hasi dira. Txandak egiteko jendea behar dute.

herri musika eskolako ikasleak

Herri Musika Eskolan matrikulatzeko epea irekita dago

Zortzi ikastaro prestatu dituzte 2024/25 ikasturterako. Hilaren 30ean izango da izena emateko azkeneko eguna.

EH Bildu nagusi Errenteria-Oreretan, Europako Parlamenturako bozetan ere

EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak. PSOE, gertutik, izan da bigarren indarra, eta EAJ izan da hirugarrena.

europako hauteskundeak 2024 oiartzun

Hirutik bi boto, Orain Errepublikak-entzat

Ez da sorpresarik izan Oiartzunen, Europako Parlamentua osatzeko hauteskundeen emaitzetan. Ohi bezala, EH Bildu nagusi izan da.

500 botoren aldearekin, EH Bildu nagusi Pasaian

2.010 botorekin, Orain Errepublikak zerrenda izan zen atzoko garailea Pasaian. Bigarren PSOE izan zen eta hirugarren CEUS.

EH Bilduren gehiengo osoa Lezon

Orain Errepublikak hautagaitzaren barruan zegoen alderdiak botoen %51,21 jaso du. Ondoren PSOE eta EAJ izan dira bozkatuenak.

Gehiago