2024/9

Oiartzuarren asteburuko partiden emaitzak

Oiartzun KE eta Oiarpeko kirolariek hainbat partida jokatu dituzte asteburuan; Oiartzun KE-k bi, eta Oiarpek hamar.

Legorburu aita-semeak saritu dituzte Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan

Iñigo Legorburuk lehenengo eta hirugarren postuak lortu ditu; Ekain Legorburu, bigarren sailkatu da Gazteen kategorian.

Emozioz eta ospakizunez beteriko mendeurrena

Lehen Kontxako Bandera irabazi zutenetik 100 urte igaro direla ospatu zuten sanjuandarrek larunbatean, behar bezala. Emozioz jositako eguna izan zen.

Heltak onartuen zerrenda argitaratu du

NA zenbakia onartuen zerrendan agertuz gero, ordainketa egin behar da hilaren 26a baino lehen. Ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira.

Biteri 30etik Nafarroa hiribidera, bidea urratzen jarraitzeko

Hogeita hamar urte luzez etxea eta arnasgune izan duen Biteri 30eko euskaltegiari agur esan dio Xenpelar AEKk Nafarroa Hiribidean bidea urratzen jarraitzeko.

Oarso Bidasoko Hitza

Formatu aldaketak aurpegi berriak erakarri ditu Oiartzunera

Asteburuan egin dute Oiartzunen 'Poesia Egunak'. Jardunaldien arrakasta ikusita, hiru eguneko formatuarekin jarraitzeko asmoa dute.

"Garaipen handi hau lortuta, helburu guztiak bete ditugu aurten"

Eusko Label Ligara itzuliko direla ospatu zuten atzo sanjuandarrek, behar bezala. Santiago plaza arrosez tindatu zuten zaleek, lepo beteta utzi zuten.

santakrutzak

Herri oso bat desfilean

I-14aren ajerik ez atzo Lezon. Artzain eta inudeen desfilean ehunka lezoar batu ziren, igandeari izaera berezia emateko.

San Juan, gora!

Ohorez lortu dute arrosek 2025ean Eusko Label Ligan izateko eskubidea, play-offaren bigarren estropada irabazita. San Pedrok maila galdu du.

San Juanek Eusko Labelera bideratu du branka; San Pedro, laugarren

Eusko Labelerako kanporaketan bigarren izan da San Juan, Aresen atzetik. San Pedrok, berriz, zail du mailari eustea biharkoan

Zinema saio sorpresa antolatu du bihar OzZinemak

Emanaldia Niessen Zinemetan izango da, 19:00etan. Sarrerak, 4 euroan daude salgai.

Allerrura hurbiltzeko aukera zabalik

Hilaren 20 eta 27ko arratsaldeetan kirol taldea ezagutzeko aukera izango dute gazteenek, Plazetan.

Zazpigarren postua Iñigo Iglesiasentzat Courseko zirkuituan

Lasterketa buruan aritu da ia denbora osoan, baina euriak arriskutsu bilakatu duen zirkuituan arduraren aldeko hautua egin du errenteriarrak.

miren taberna

Miren Tabernak lagunartekoa jokatuko du gaur Makaxen aurka

Makax taldearen aurka jokatuko du denboraldiaurreko lagunartekoa Miren Tabernak. 18:45ean izango da partida, gaur, Elorsoron.

Pasaiako edukiontzi guztiak garbitu dituzte

Herriko 260 edukiontziak garbitu eta desinfektatu ditu San Marko mankomunitateak. Hiru hilean behin egiten dituzte lanak, udalaren eta mankomunitatearen akordioari esker.

Bueltan da 'Il4argiren txokoa' saioa Oiartzun Irratian

'Il4argiren txokoa' saioan kolaboratzen du Eider Zabalegik. Kapitulu honetan hil honetan kaleratuko diren jokoak izan ditu aztergai.

Zu! Zure udala zerbitzua martxan jarritako lehenengo egunetan.

Ohiko ordutegian ariko dira hainbat udal zerbitzu astelehenetik

Udal bulegoak eta Lekuona Fabrikan ohiko ordutegietan ariko dira hilaren 9tik aurrera.

Zinema Kalearen azken emanaldia atzeratu dute

Datorren ostegunean izan beharrean, ostiralean izango da emanaldia. 'Bidasoa' filma proiektatuko dute Antxon.

Erremonteaz gozatzeko aukera bikoitza Antxon

Erremontari Herriz Herri jaialdiak geldialdia egingo du Pasaian hilaren 15ean. Lehen mailako bi partida jasoko ditu Antxoko Ibaiondo pilotalekuak.

Udal igerilekuetan igandean bukatuko da udako denboraldia

Hilaren 9tik aurrera—astelehena— neguko ordutegia jarriko dute martxan udal kirol instalazioetan.

Gehiago