2024/10

Gau beltzenaren zain dira Lezon

Ostegun ilunabarra Gau Beltzarena izango da. Herriko eragileek izua zabalduko dute herriko kaleetatik, elkarlanean.

Zintzilik Irratiaren berrogeigarrenean, umorezko bakarrizketak

Ostiralean izango da irrati librearen urteurrenaren harira antolatutako bakarrizketa saio bikoitza.

Maialen Oiartzabal Mendibilek jaso du 2024ko Kirol Saria

Eskiatzaile akrobatikoa goi mailako kirol lehiaketetan izandako ibilbide oparoagatik omendu zuten.

Musikarekin bukatuko dute urteurrena

22:00etan hasita Erreten, Komerik, eta Fifi ta Fefa ariko dira gaztetxeko oholtza gainean.

Piano doinuak eta opera Madalenaren ermitan

Maider Ronquete soprano errenteriarrak eta Franco Cavalleri pianista uruguaitarrak kontzertua emango dute bihar. Etxean abesteak «zirrara berezia» sortzen diola aitortu du Ronquetek.

160 lagun bildu dira udalaren 2025eko egitasmoen aurkezpenetan

Auzo batzarrak amaituta, udala jasotako proposamenak ari da aztertzen 2025eko aurrekontuetan zein txertatu daitezkeen ikusteko.

Euskararen alde egindako lana aitortu diete pasaitarrei

Dozenaka lagun elkartu ziren Trintxerpen egindako Bokalaren bigarren topaketan atzo. Sari banaketa ere izan zen.

Berdintasun kontseilua, urratsak egiten

Berdintasun kontseilua sortzeko prozesua martxan du Lezok. Aste honetan egin dute lehen bilera Kultur Aretoan, eta hurrengoa 2025eko urtarrilaren 22rako programatu dute.

Garai latzenetan ere, umorea beti irabazle

Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak asteburu honetan bukatuko dira, hiru emanaldirekin. Haurrentzako zein helduentzako emanaldiak izango dira Trintxerpen, San Pedron eta Donibanen.

arritxulo

Mendi irteera eta babarrun jatea Urdabururen Egunean

Azaroaren 24an ospatuko dute mendi elkartekoek euren eguna. Antolatutakoetan beharrezkoa da izena ematea.

"Arrakastaz" bukatu dituzte Azkuene kaleko mendi hegala egonkortzeko lanak

42. zenbakiaren parean dagoen mendi hegala egonkortzeko lanak bukatu dituzte. Irristatze arazoak konpontzeaz gain, oinezkoentzako azpiegitura ere hobetu dute.

Igandean, muxikoak dantzatzeko aukera Patxi Perezekin

Igandean (hilak 27) emango diote hasiera Oiartzungo muxikoen jarduerari, eta oraingoan Patxi Perez izango da gidaria.

Errenteriako Udaletxea.

Ordenantza fiskalak plenora, asteartean

Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkuran zazpi puntu izango dituzte aztergai alderdi politikoek.

Pasaiako futbol, areto futbol eta eskubaloi taldeak, asteburuko lehiarako prest

Lau barrutietako taldeek gaurtik igandera bitarte jokatuko dituzten partiden informazio guztia, hemen.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2024-10-25)

Partida saltsa bihar (larunbata) Plazetan, Allerruren lau partidarekin. Munttarpeko emakumeek eskualdeko derbia dute bihar, Ereintzaren kontra.

Eduki babestua

Zibilizazio krisiaren aurka, Oiartzun Burujabe

Burujabetzak jardunaldiak egin dituzte Oiartzunen hilaren 17an eta 18an. Halaber, Oiartzungo Burujabetzen Egunak oiartzuarrak herri itunarekin konprometitzera deitu ditu hilaren 19an.

Jolas parkea jarri eta argiteria berritu ditu udalak Arritxulon

Arritxulon jolas parkea jarri eta argiteria berritu ditu Oiartzungo Udalak. 20.000 euroko kostua izan dute bi berrikuntzek.

Katealegaia bisitatu dute udaleko, Don Boscoko eta Oarsoaldea Garapen agentziako ordezkariek

Bisita horretan desgaitasuna edota gizarte eta enplegu bazterkeria egoeran diren pertsonentzat sortu dituzten lan aukerak lehen eskutik ezagutu dituzte.

Gehiago