
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deitu du elkarretaratzera gaur 19:00etan Clara Rangel plazan.

Zientoka lagun bildu dira gaur eguerdian Antxoko Biteri plazan, irmoki eta gogor, atzoko hilketa matxista salatzera.

Atzoko hilketa matxistari "herri bezala" erantzutera deitu du udalak. Talde guztien izenean adierazpen bat kaleratu dute.

Eguerdiko 12:00etan deitu du elkarretaratzera Pasaiako Mugimendu Feministak, Pasai Antxoko Biteri plazan.

53 urteko gizon bat atxilotu dute Pasaian bikotekide ohia hiltzea egotzita. Villabonako Udaltzaingora joan da gizona gero, eta han atxilotu dute.

Abenduaren 14 arte luzatuko dira Euskararen Eguna ospatzeko ekintzak. Bihar kantaldia izango da 12:00etan, Herriko plazan, Kantujira eta udal txistulariekin.

Zaintza sistema publiko eta komunitarioaren alde lanean jarraitzen dutela argi utzi nahi izan du Oiartzungo Feministen Asanbladak.

Pasai San Pedroko herriko eskolak 100 urte bete dituela ospatu dute atzo eta gaurko ikasle, irakasle eta langileek.

Langileen Batzordeak protesta berreskuratzea erabaki du. Besteak beste, 2024an erosteko ahalmena berreskuratzeko ez dutela inongo akordiorik lortu salatu dute.

Atzo egindako osoko bilkuran, datorren urteko aurrekontuak onartu ziren. Mikel Arruti alkateak eta Iker Salaberria zinegotziak aurrekontu horien lanketa azaldu eta horien inguruko balorazioa egin dute gaur.

Zerbitzuen arteko harremanetan sakondu eta ikasturte honetan elkarrekin landuko dituzten helburu eta erronkak zehaztu dituzte topaketa honetan.

Inoizko partaidetza handiena izango du 29. edizioak. Ostiralean inauguratuko dute erakusketa, arratsaldez.

Lau Haizetarak Irakurketa Errazaren bigarren saioa antolatu du hilaren 20an 18:00ean.

Elorsoro kiroldegiko bilera gelan izango da odol ematea, 16:30etik 20:10era. Hitzordua aurrez hartu behar da.

Udalak Olibet-Etxeberriak auzoan aparkalekua bere lurretan eraikitzeko akordioa lortu du udalak Adifekin. 2025ean egitea aurreikusi dute.

Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak antolatu du hitzordua, eta Yarleku konpainiarena da antzezlana. Sarrerak eros daitezke dagoeneko.

Oiartzungo Gazte Izanak elkarteak antolatuta, Zumarragako Santa Luzia azokara irteera egingo dute hilaren 13an.

Bihar Niessen kulturgunean Udal Ludoteka eta Gaztelekuk antolatu dute Gabon ekitaldia.

Errenteriako Udalak haurrek Olentzero eta Mari Domingiren gutunak jaso ditzaten epea ireki du. Herri Bizia web gunearen bidez egin daiteke eskaera.

Iratzerrik fakturak ulertu eta horietan aurrezteko tailer bat emango du ostiralean Altzate Auzo Elkartean, 19:00etatik 20:30era. Energiaren azken faktura eramatea eskatu diete bertaratzen direnei.