
Atzo, baxurako arrantzaren iraganaren berri izan zuten HITZAren Igandean Historiaz Jantzi egitasmoko bisita gidatuan izan zirenek.

Indarkeria matxistaren kontrako egunean, ez daudela beldurrean hezteko prest esan dute ikasleek; Ikamak eta Zirikak deitu dute protestara.

Film labur onenaren saria Milorad Milatovic-ek eskuratu du, 'Stranac' lanagatik. Mintzagun saria, berriz, Leire Egañaren 'Oinez'-entzat.

Zarauzko finalerdia irabazita, zuzenean sailkatu da oiartzuarra Gipuzkoako Bertso Txapelketako finalera.

Aurten, urtarrila eta iraila bitartean, 493 eraso matxista salaketa izan dira Oarsoaldeko herrietan nahiz Irunen eta Hondarribian. Pasaian eta Lezon nabarmen handitu dira emakumeen kontrako oldarraldiak.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da gaurkoa. Oarsoaldean nahiz Irun eta Hondarribian mobilizazioak eta jarduerak izango dira.

Hondarribian jokatu da gipuzkoar erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa, eta Etxebestek egin du bere. Bigarren Mikel Esnaola lezoarra izan da.

Hibaika Arraun Elkartearen eguna egiten ari dira gaur Errenteria-Oreretan. Zortedun da herria halako kirol elkartea izateagatik, eta herria han eta hemen ordezkatzeagatik.

Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolak izen berria du: Juanje Neirarena. Horrela, egindako lan nekaezina aitortu diote trintxerpetarrari.

Triumph Germany Supersport Racing-ekin fitxatu du Iglesiasek, eta 2025ean Alemaniako IDM txapelketan parte hartuko du.

18:00etan izango da jaialdia, Niessen Kulturgunean. Herriko ludoteka eta gaztelekuetako haur zein nerabeak izango dira ospakizuneko protagonistak.

Bihar eta igandean zabalik izango da errota, eta hilaren 14an tailer berezia antolatu dute familiei begira.

Hilaren 12an izango da hitzordua, 18:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Herritarrak deitu dituzte bilerara denen artean irratia hobetu nahi baitute.

"Kontsumo kritiko, lokal, arduratsu eta solidarioaren aldeko apustua egiten dezatela" eskatu du Eguzki talde ekologistak.

Urrian hasi ziren merkataritza jardunbide oldarkor horiek antzematen. Azken asteetan Trintxerpen eta San Pedron kasu gehiago izan direla ohartarazi dute.

09:30ean aterako dira Memoriaren Basoaren ingurura auzolana egitera. "Lezoko memoria historikoa ezin da galdu", esan dute.

Gosariak, bazkariak eta pintxoak eskaintzen dituzte bertan, besteak beste.

Alderdi sozialistak adierazi du proposatutako neurri sortak "gabezia garrantzitsuak" dituela. Hori dela eta, ez diete "erabateko babesa" eman.

Hirugarren larunbatarekin egin beharrean, bigarren larunbatarekin egingo du Urdaburu Mendizale elkarteak irteera.

BDZ mugimenduak egingo du "Carrefourrek Israelekin dituen hitzarmen eta harreman ekonomikoen aurkako kanpaina".