2025/3

Pasaiako segada: arduradunik ez duen exekuzio laukoitzaren kronologia

Eusko Jaurlaritzak motibazio politikoko biktima bezala izendatu ditu Pasaiako segadan hildako lau kideak. Ez da arduradunik oraindik ere, ordea.

Jaurlaritzak motibazio politikoko biktima gisa aitortu ditu Pasaiako sarraskian hildako lau lagunak

Senideek eman dute erabakiaren berri. Dionisio Aizpuru, Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura eta Rafael Delas 1984ko martxoan hil zituzten tiroz; haien gorpuetan 113 bala zulo zenbatu zituzten.

Iosu Alberdi-Isabel Juanena / BERRIA

Hibaikako Senior Emakumeak eta gazteak onenak Getarian

Bikain aritu dira Gipuzkoako Batel Txapelketan Hibaikako Emakume Seniorrak eta Emakume Gazteak; biek ala biek irabazi dute estropada.

Galtzaraborda igerilekua

Uraren nazioarteko egunarekin bat egin du Galtzarabordako kiroldegiak

Hilaren 22an ospatuko da Uraren Nazioarteko Eguna. Egun hori baliatu nahi dute arreta jartzeko ur gezak eta baliabide hidrikoen garapen iraunkorrak duten garrantziaren gainean.

San Pedrora begira jarri dira Hibaikaren bi traineruak

Larunbateko Hondarribiko estropadan azkenak sailkatu dira emakumeak; gizonak berriz, oso txukun ari dira arraunean beren mailako ontzien artean denbora onak egiten.

UEMAren 'Salto' udalekuetan izena eman dezakete gazte lezoarrek

Bi txandatan eman daiteke izena. Udalekuak bitartean Baliarrain-Zaldibia-Ataun-Idiazabal bidea egingo dute, bederatzi egunetan.

Garagardo artisau afariaren hamargarrena antolatu du Txintxarrik

Apirilaren 5ean izango da Txintxarri elkartean. Oraindik ere sarrera gutxi batzuk badira salgai eta interesdunek, 608 77 02 59 telefono zenbakira deitu behar dute lekua hartzeko.

Traineru pasaitarrak, txukun Hondarribiko jaitsieran

Herriko zazpi traineruk parte hartu zuten larunbateko test estropadan. Hurrengo prestaketa lehia, San Pedrokoa.

Bakailaoaren festa Pasaian lurreratuko da

Hilaren 24tik apirilaren 6ra bitartean Gipuzkoako V. Bakailao Ibilbidea egingo da Gipuzkoako 50 establezimendutan. Lehiaketaren finala, hau da, Gipuzkoako XI. Bakailaozko Pintxo Txapelketa, Juanba Berasategin izango da, apirilaren 8an.

euskaraldia

Pasaia, Euskaraldirako prest

Atzo aurkeztu zen San Pedroko Proisan udalerriko Euskaraldia, eta haren enbaxadore izango diren Hamaikakoko kideak.

'Emakumeak eta migrazioa Pasaian' film laburra aurkeztu du udalak

Proiekzio horretan ahotsa eman zaie migrazio prozesua jasan duten emakume pasaitarrei. Udalak emakume horiek laguntzeko landu dituen tresna eta programak ere azaldu ditu.

hitza

HITZAren Neguko Argazki Lehiaketaren erakusketa, zabaltzear

Errenteria-Oreretako Arkaitza tabernan zabalduko du HITZAk. Daniel Novas Saez eta Eider Iragorri Arbonies izan dira lehiaketaren irabazleak.

Ostiral eta larunbatean, Gure Eskuren elastiko berria erosteko aukera

Gure Eskuren elastikoez gain, Oiartzungo plazan, 'Oiartzuarra naz ta harro noz!' materiala erosteko aukera ere izango da.

Zortzigarrenean, hiru

Getarian jokatu zen atzo Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldia. Pasaiako ontziek hiru garaipen lortu zituzten.

Egiar Otegik Gipuzkoako Eskolarteko finaleko txartela lortu du

Aretxabaletan jokatu zuten Gipuzkoako Eskolarteko txapelketako bigarren kanporaketa, eta Egiar Otegi Torresek irabazi zuen saioa.

Hondakinak kudeatzeko, udalak baliabideak jarri behar dituela esan du EAJk

Pasaiako EAJk adierazi du "garrantzitsua" dela herritarrak etxeko hondakinak behar bezala kudeatzeko beharraz kontzientziatzea; baina alor horretan pausoak emateko, udalak herritarren esku baliabideak jarri behar dituela nabarmendu dute.

San Marko eguna prestatzeko lehen bilera, ostegunean

Hilaren 20an izango da  bilera 17:00etan Lekuona Fabrikako bilera gelan.

Topalekuaren ikasturte amaierako irteera 'Aquapark' batera izango da

Ekainaren 7an izango da txangoa, eta Iparraldeko edota Frantziako 'Aquapark' batera joango dira. Izena emateko azken eguna hilaren 22a da.

Gazteen errealitatea ezagutzeko bidean, buruko osasunaren gaineko lan saioa

Gazteen errealitatea ezagutzeko diagnostikoa egiten ari da Errenteriako Udala. Horren barruan, buruko osasunaren gaia ere landu nahi du.

'Putaren bakarrizketa eroetxean' antzezlana, Landetxen

Hilaren 23an izango da antzezlana, 19:00etan, Landetxen. Laura Penagos da antzezlea, eta lanaren zuzendaria, berriz, Ainara Gurrutxaga.

Gehiago