2025/4

Lurra, justizia eta bakearen aldeko aldarria plazara, bihar

Gernika-Palestina Herri Ekimenak deituta elkarretaratzeak egingo dituzte Euskal Herri osoan bihar. Errenteria-Oreretan ere deitu dute 19:00etan Herriko Plazan.

Elizaldeko auzogune berriaren inguruko ekarpenak jasoko dituzte

Gaur –hilak 7– izango da partaidetza saioa, 18:00etan, Landetxen. Lehen saiora joan ez zirenek ere badute bertaratzeko aukera.

Pentsio eta gutxieneko soldata justu eta nahikoen alde kalean

Datorren maiatzaren 3an kalera aterako direla sinadurak biltzera Bilbo, Donostia eta Gasteizen eta 70etik gora herrietan jakinarazi du pentsiodunen mugimenduak.

Arditurriko Bide Berdearen mapa aurkeztu dute

12 kilometroko ibilbidea aurkeztu dute, eta Errenteria - Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaia lotzen ditu ordu eta laurdeneko bideak.

Elkarretaratzea egingo dute genozidioa geldiarazteko eskatzeko

Gernika - Palestina herri ekimenak deituta eta 'Lurra. Justizia. Bakea.' lelopean, elkarretaratzea egingo dute bihar Oiartzungo plazan.

Pasaiako 220. urteurrena, hizketagai Txema Ruizekin

Txema Ruizek Pasaiako mugei buruzko hiru hitzaldi eskainiko ditu aste honetan, Antxon, Donibanen eta Trintxerpen, 19:00etan.

Jaizkibel hiribidearen eta Altamira arteko basoa garbitzen hasi dira

Udalak bertan bi tona hondakin inguru daudela adierazi du. Lanek hiruzpalau asteko iraupena izango dute.

Gipuzkoako Batel Liga eta txapelketa bukatuta, bi bandera eta brontzea Hibaikarentzat

Gipuzkoako Batel Ligako banderak etxera ekarri dituzte Hibaikako Emakume Gazte eta Absolutuen kategorietan. Txapelketan berriz, brontzea lortu dute Promesa Mutilek, eta Federakuntza kopa Kadete Neskek.

Bateletan, Gipuzkoako hiru txapelketa Pasaiara

Atzo jokatu zen Donibanen Gipuzkoako Batel Txapelketa. San Juanek neska promesetan eta mutil gazteetan lortu zuen urrea, eta San Pedrok mutil promesetan.

Biribilgune berriaren lanengatik Xorrola ez da Peñeneko geltokian geratuko

Gaur –hilak 7– hasiko dira Altzibar auzoko lanekin, eta jakinarazi dute Xorrolako erabiltzaileek Kaleberriako geltokia erabili beharko dutela bi hilabetez.

[Partiden zerrendarekin] Bi final bihar Bekoerrotan

Munttarperen emakumeen eta gizonen talde nagusiek euren ligak irabazteko aukera dute bihar. Gizonen kasuan, mailaz igoko lirateke irabaziz gero.

Asteburuan, Lesoinuren eztanda

XXXIX. Lesoinuren lehen asteburu handia da honakoa. Bost jarduera izango dira Tomas Garbizu Musika Eskolan, Gezalan eta kalean.

Biyurriak dantzan jartzeko egin dute Panterek 'Muxutruk' abestia

Asteburuan izango da Biyurrienearen Eskertza Eguna, eskerrak emateko eguna, eta girotzeko 'Muxutruk' abestia egin dute Oiartzungo Panterek

Arkiruneko pilotariak, lehiarako prest

Koldobide Gezala pilotalekuak herriko pilotari gazteen hiru partida jasoko ditu bihar (ostirala), 18:30etik aurrera.

Argazki zaharren erakusketa antolatu du Oiartzun Kirol Elkarteak

Hilaren 5ean eta 6an egongo dira argazkiak ikusgai Arizmendieneako beheko solairuan. 11:00-14:00 eta 16:30-19:30 da erakusketaren ordutegia.

Kultur ekitaldietarako sarrerak, era ezberdinean

Lezoko Udalak kultur ekitaldietako sarreren Interneteko ataria aldatu du. Era ezberdinean, baina errazago eskura daitezke orain tiketak.

Hospitalilloko aparkalekua asfaltatu dute

Jarduketa horien baitan, aparkatzeko 15 plaza berri sortu dira eremu horretan, eta biribilgune bat ere margotu da, trafikoa erregulatzeko.

Arantxa Lete Bergaretxe hil da

Irakaslea, Oiartzungo kultur eta gizarte mugimenduetan engaiatua, eta Killirikupe elkartearen sortzaileetakoa izan zen 1945ean jaiotako oiartzuarra.

Okzitanian emanaldi "arrakastatsua" egin du Zaria Koru Eskolak

Emanaldia, Piccolo abesbatzak 2024ko maiatzean Errenteria-Orereta egin zuen bisitaren trukea izan da.

Bertso bazkaria egingo dute Arraguako jaietan

Alaia Martin eta Sustrai Colina ariko dira maiatzaren 10eko hitzorduan bertsotan. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Gehiago