2025/6

Igandean jokatuko dituzte herriarteko txapelketako final laurdenak

Azpeitiaren aurka jokatuko du Oiartzunek, eta partidak Madalensoron izango dira, 17:00etan hasita. Lehen jardunaldian 1 -2 irabazi zuten oiartzuarrek.

Herriartekoaren finalean da Errenteria

Finalerdietan Debaren kontra irabazita, finala jokatuko dute larunbatean, hilak7, Andoainen kontra Ordiziako Beti Alai pilotalekuan.

Aralarko San Migelgo ate berrituarekin erromesaldia, Albaolatik eta zazpi etapatan

Nafarroako santutegiko atea berritu dute Albaolan teknika tradizional eta berritzaileak erabiliz. Erromesaldian eramango dute berriz ere Aralarrera.

Karmele Mitxelenak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria

'Benetako zirkua' nobela laburrarekin irabazi du Karmele Mitxelena oiartzuarrak saria. 2022an ere irabazi zuen sari hori.

Gidabaimena euskaraz ateratzen dutenen artean 300 euroko hiru sari zozkatuko dituzte

Azterketa teorikoa 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartean gainditzen dutenek izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

"Proposamena eta finantzaketa ez dira Jaurlaritzarekin negoziatu eta sail honek ez ditu bere gain hartzen"

'Bide berria', topoaren integraziorako proposamen integrala aurkeztu du udalak. Azalpen oharra helarazi du Eusko Jaurlaritzak atzo arratsaldean bertan esanez ez dutela bere gain hartuko proposamen hori, ez delako haiekin negoziatu.

'Bide berria' topoa integratzeko proposamena aurkeztu du udalak

Udalean ordezkatuta dauden bost alderdietatik lauk babestu dute 'Bide berria' proposamena. Topoarentzat proposamen integrala eta anbiziotsua da.

Pasaiako haurren taldea, Gipuzkoako Kopako txapeldun

Pasaiako gazteek final handia jokatu zuten larunbatean Oriokoren kontra. 2-0 nagusitu ziren, eta garaikurra Pasaiara ekarri dute.

Gazte Eguneko ordainketa transferentzia bidez egiteko azken eguna, gaurkoa

Transferentzia bidez ordaintzeko azken eguna gaur –hilak 3– bada ere, eskuz ordaindu daiteke ostiraleko bilera irekian.

AHTaren lanek aldiriko trenetan duten eragina salatuko dute

Oarsoaldeko AHT Gelditu herri mugimenduak deitu du elkarretaratzea hilaren 13rako, Lezo-Errenteria tren geltokiaren parean.

Gehiago