Lezoren mendiko lasterketarako prest

Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren hamaikagarren ekitaldia jasoko du herriak igandean. Berehala agortu egin ziren 350 dortsalak, eta lezoarren partaidetza oso handia izango da.

Mozorro festa ate joka da

Inauterietako jai batzordeak ondu duen egitarau zabala aurkeztu du. Musika taldeak izango dira aurtengo inauteriaren protagonistak.

Haur eta nerabeen eskeak eta nahiak entzun dituzte

Eskubidea planaren barruko bosgarren saio bateratua egin dute gaur herriko 100 haur eta nerabek, eta udal ordezkariek.

Errenteriako_udaletxea

"Eskubide eta askatasunen aurkako agenda atzerakoiek ez dute lekurik gure herrian"

Agenda atzerakoia ezarri nahi dutenei "hutsunearen bidez" erantzutera deitu ditu udalak herritarrak, eta orain arteko bideari eutsita "komunitatea kohesionatzen eta balio demokratikoetan sakontzen" jarraitzera.

MARTXOAK 8

Oiartzungo Feministen Asanbladak martxoko egitaraua argitaratu du

Martxoko zein Martxoaren 8ko egitarauak argitaratu dituzte. Martxoaren lehenean hasiko da ekitaldi sorta 'Emakumeok oinetatik ahaldunduz' saioarekin.

Karroxaren ibilbidea aldatu dute Ane Santesteban proba dela eta

Elizalde Herri eskolatik irtengo dira parte hartzaileak, 11:00etan, baina txirrindulari probaren ondorioz ibilbidea aldatu behar izan dute.

"Oldarraldi faxistari" galga jartzeko deia

'Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna' leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga jartzeko.

Ikerne Zarate Gartziarena

Rifeko mugimendu subiranoaren gaineko hitzaldia antolatu du alternatibak

Mohamed Douhri Rifeko alderdi nazionalistako Espainiako Estatuko delegatuak emango du hitzaldia Reina aretoan, 19:00etan.

'Egin nirekin euskaraz', aurreiritziei euskaraz aurre egiteko

Beste herrialdeetatik etorri, euskara ikasi, eta herrietako establezimenduetan lanean ari direnekin euskaraz aritzeko kanpaina abian da, UEMAren ekimenez.

Gehiago