
Kontxa Murgiaren omenez egingo dute saioa. Xose Estevez, Arantxa Lete eta Antton Kazabon izango dira errezitatzaileak.

Larunbatean izango da hitzordua, 11:30ean, udaleko pleno aretoan. Hitzordura herriko abeltzain guztiak gonbidatu dituzte.

Erraldoi txikien hitzordua hilaren 29an izango da; erraldoi ertainena, berriz, hilaren 31n. Aurrez eman behar da izena.

Trinketeko Eskuz Binakako Gipuzkoako txapelketa irabazi dute EPLEkoek hirugarren urtez jarraian. Irurako Trinketean jokatu da txapelketa larunbatean.

Beirate horiek abiadura handian eta altuera txikian hegan egiten duten hegaztientzat "tranpa hilgarria" direla eta eskatu du urgentziazko neurriak hartzeko.

Orereta Ikastolak Agirre Lehendakariaren plazan duen egoitza, ostiralean inauguratuko dute ofizialki hura berritzeko lanak bukatuta. Ikasleak bertan dira hilaren 7az geroztik.

Lurren erosketarako 25.000 euro bideratu ditu udalak, eta hektarea bakoitzeko 3.500 euroko prezioa finkatu dute.

Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatuko duten diru sarrera nahikoak bermatzeko eskatzen duen Herri Ekimen Legegilearen aldeko sinadura bilketa hasi du Duintasunak.

Girizia Mendi Taldeak antolatu du kazetariarekin eta abenturazalearekin hitzordua. 19:00etan izango da saioa, udal pleno aretoan.

Manttalingo alaba emanaldi musikatua Kultur Aterpean lurreratuko da hilaren 25ean, 19:00etan. Saturrarango emakumeen espetxean bizitakoak gogoraraziko dituzte.