Pasaiako badia, traineru estropaden epizentro

Larunbatean Eusko Label eta Euskotren Ligetako bosgarren jardunaldiak jokatuko dira Pasaiako uretan, San Juan-Koxtape Arraun Elkarteak antolatuta.

Emanaldi gorena, Landarbasoren eskutik

Landarbaso abesbatzak Madalenetako kontzertua egingo du larunbatean, hogeita hamalaugarrenez Madalenaren ermitan, 20:30ean.

Abenturarako aukera izango da Listorretan uda honetan ere

Listorreta aisia gunea ezagutzera eman eta balioan jartzeko hainbat jarduera berezi antolatu dituzte aurten ere Gipuzkoako Parketxe Sareak eta Errenteriako Udalak elkarlanean.

Aldaketak trafikoan eta garraioan, madalenen harira

Madalenak direla-eta, trafikoan aldaketak zein garraio publikoan aldaketak izango dira.

Azken txanpan sartu dira Trintxerpeko karmenak

Asteburu latzaren ondoren, atzo eta gaur arnas hartzeko egunak dituzte trintxerpetarrek, baina gelditu gabe. Biharkoa, egun handia.

Atxilotu bat Errenterian Torre Pachecoko istiluen harira

19 urteko gaztea atzo (astelehena) arratsaldean atxilotu zuen Ertzaintzak Lezo-Errenteria tren geltokian.

Datorren asteburuari begira jarri dira Hibaikaren bi ontziak

Emakumeak bosgarren postuan dira sailkapen orokorrean; gizonen ontziak ez dio segida eman larunbateko garaipenari, laugarren sailkatuta.

Pilota erruz Agustina Otaola pilotalekuan

Haurretan Labaka eta Igoak osatutako bikotea izan da onena; kadeteetan, Otaegi eta EPLEko Caballerok jantzi dituzte txapelak.

Haur eta nerabeen parte hartzea, erdigunean

Pasaiako Udala haur eta nerabeen parte hartzea sustatzen ari da Eskubidean planaren bidez. Herriko ikastetxeetako ikasleek hainbat gai proposatu eta landu dituzte aurtengo ikasturtean.

Etxe kaleratze bat atzeratzea lortu dute

Errenteriako Udalaren esku hartzearekin bihar egitekoak ziren etxe kaleratzea hiru hilabetez atzeratzea lortu dutela jakinarazi du Gipuzkoako Stop Kaleratzeak plataformak.

Emakume sortzaileek beren lanak kalera eramango dituzte

Bekoz Beko elkarteak Pasaiako Emakume Sortzaileen III. Azoka egingo du larunbatean (hilak 14) Antxoko Gure Zumardian, 11:00etatik 14:00etara.

PPAk Herrerako bi biltegiren ustiapena esleitu du

Algeposa eta Toro y Betolaza operadoreek beren presentzia handitu dute portuan, beren salgaiak biltegiratzeko.

Juan Luis Zabalaren 'Dimisioa', Irakurketa Klubean

Pasaiako Irakurketa Klubean 'Dimisioa' liburuaren inguruan arituko dira ostiralean (hilak 13) Trintxerpeko liburutegian, 19:45ean.

Emakumeen taldeak sortu nahi ditu Pasaia Kirol Elkarteak

Erregionalean eta Haur Txiki mailan sortu nahi ditu taldeak Antxoko futbol klubak. Ostiralean informazioa emango diete hala nahi dutenei.

Jendaurrean ehuntzeko ariketa kolektiboa, larunbatean

Lekuona Fabrikaren kanpoko espazioan egin dute zita larunbatean 10:00etatik 13:00etara.

oiartzun herriartekoa finala 2023

Herriarteko txapelketako finalerdietan ariko da Oiartzun

Azpeitiaren aurka lehen bi jardunaldiak jokatuta, Oiartzun 2 eta 4ko emaitzarekin gailendu da. Hortaz, Herriarteko finalerdietan ariko da.

oier guillan

'Aztitza', bere azken liburua aurkeztuko du Oier Guillanek

Beste herri askoren artean, Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen aurkeztuko du liburu berria Guillanek.

Kulturarteko irakurketa bat jasoko du gaur Donibanek

Alberdania argitaletxeak eta Pasaiako liburutegiek GG4A irakurketa proiektuaren bukaera ekitaldia egingo dute gaur Ubera liburutegian, 18:00etan.

Oarso Bidasoko lau traineru Euskadiko Txapelketan

Igandean jokatuko da Bermeon txapelketa. Bihar, berriz, emakumeen eta gizonen bandera izango da jokoan Lekeition.

'Dortokaren ametsa' proiektua aurkeztuko dute Post-etxean

1545 argitaletxearen gune berria da Post-etxea, eta Manuel Lekuona etorbideko 2. zenbakiaren atzealdean dago espazioa.

Gehiago