2026/1

'Eskua Saria' emango diote Ricardo Ugarteri

Euskahaldunak Eskultoreen Elkarteak emango dio saria eskultore sanpedrotarrari, alor horri egindako "ekarpen izugarriagatik".

Kaldereroek Trintxerpe hartuko dute larunbatean

Illunbek antolatuta, desfilea 12:00etan irtengo da Andonaegi jauregitik. Gaur eta ostiralean entseguak egingo dituzte.

yakovlev 42 elkarretaratzea

Yakovlev 42 taldearen aurkako salaketa artxibatu dute

Talde oiartzuarreko sei kide salatu zituzten 2024an gorroto delituengatik. Epaileak, baina, jakinarazi du ez dagoela gorroto deliturik euren letretan.

Mugaldeko Udalekuetan lan egiteko begirale bila ari dira

Derrigorrezko baldintza izango da euskarako C1 maila izatea, eta, besteak beste, euskararekiko sentsibilizazioa izatea baloratuko dute.

Iaz gidabaimena euskaraz atera izanagatik, saria

Oiartzun Irratian egin dute zozketa, eta Naroa Irigoien Garaño, Sara Leiza Rezola eta Oier Elizasu Iñarra izan dira irabazleak.

Datozen urteetarako mugikortasun eredua definitu du Errenteria-Oreretak

HMIP Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planak 5 jarduera ildo eta 41 neurri ditu.

arraztalo lan poltsa

Nekazaritza ustiategiko baratzezain bila ari da Arraztalo

Oiartzunen erroldatuta egotea eta buru osasun arazoengatik desgaitasuna aitortua izatea –%33 edo gehiago– dira bete beharreko baldintzak.

Giza eskubideen aldeko hitzordua, Azken Ostiralarekin

Herriko Plazatik abiatuko da datorren ostiralean, hilak 30, 19:30ean.

Xaxatzeko prestatzen ari dira

Ereintza Dantza Taldea Azeri Dantza prestatzen ari da, eta parte hartzera deitu ditu herritarrak. Bihar, asteazkena, egingo du lehen entsegua.

24. KORRIKA

Korrika eta Korrika Gaztea antolatzeko bilduko dira egunotan

Korrika batzordea gaur bilduko da bigarrenez euskaltegian, 17:30ean. Bihar, bestalde, Korrika Gaztea antolatzeko elkartuko dira.

Jesusen Bihotza zaharren egoitzako auzia, plenora

Herritarrek aurkeztutako mozioa aztertuko du plenoak bihar; langileek hitza hartuko dute behin plenoa bukatuta alkatearekin hala adostuta.

Ez da Inauteririk, bazkaririk gabe

Arrakastatsua da Inauterietako bazkaria. Aurten otsailaren 14an egingo dute eta txartelak larunbatean /hilak 31/ jarriko dituzte salgai.

Txakur kakak, ondo bilduta, baina tokiz kanpo utziak

Altamirako parkean plastikoz jasotako txakur kaka sorta topatu du herritar batek; "jasoak bai, baina behar ez den tokian utziak", esan du.

'Esnatu ala hil' liburua aurkeztuko dute ostegunean, Donibanen

Donibaneko Euskaltzaleen Sareak antolatuta, Garikoitz Goikoetxeak Juanba Berasategi aretoan aurkeztuko du bere lana, 18:00etan.

Ilargi eta Aria Niessenen, otsailaren 7an

Oarsomusikak antolatu du emanaldia eta sarrerak salgai daude 12 euroan.

Poesia errezitaldi musikatu Galiziar Euskalduna, ostiralean

Hilaren 30ean (ostirala) izango da hitzordua, eta hurrengo egunean (larunbata) omenduko dute Kontxa Murgia Egaña.

Trintxerpe-Illunbeko beteranoek bidea hasi dute

Trintxerpeko arraun elkartearen bi ontziek Portugaleteko jaitsieran parte hartu zuten igandean.

Kontsultatu Oiartzungo pilotarien emaitzak, hemen

Oiartzungo Oiarpe klubeko kirolariek zenbait partida jokatu dituzte asteburuan. Gainera, Unax Landak Baikorekin debutatu du Madalensoron.

Energiaren erabilera eraginkorragoa eta arduratsuagoa sustatzeko kanpaina abiatuko dute

Energia Garbiaren Eguna izango da hilaren 26an, eta Oarsoaldeko Energia Bulegoak kontzientziazio kanpaina bat abiaraziko du.

Argiteria publikoaren bi heren LED teknologiakoa da

Duela gutxi bukatu dituzte Kaputxinoetako, Pontikako, Igantziko, Erdiguneko eta Beraungo Mikel Odriozola estadioko argiteria berritzeko esku hartzeak, zeuden luminariak LED teknologia duten argiekin ordezkatuta.

Gehiago