
Astelehenean lanak hasiko ditu udalak Igantzi auzoko 9-11 zenbakietan, eta Galtzaraborda etorbideko 31-33 zenbakietan.

2025eko abenduko Lanbideren azken datuen arabera, Oarsoaldeko langabezia tasa orokorra %8,41ekoa da.

Hilaren 26ra arte dago izena emateko aukera. Egun horretako ardurak banatzeko bilera, baina, hilaren 28an egingo dute.

Oiartzungo Bertso Astea ardatz izanik, 'Bertso astea eta askoz gehiago' izeneko dokumentala egin dute. Saioa larunbatean botako dute, ETB 1en.

Hilaren 25ean izango da Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolak proposatutako topaketa. 2011 eta 2015 urteen artean jaiotakoentzat da.

2004koa da azken HAPOa. Ondo bidean, urtea bukatu aurretik nahi du onartu behin betiko, edo 2027 hasieran hirigintza arau nagusia udalak.

Auzo lokalean jarriko dituzte bazkariko txartelak salgai bihar (hilak 16, osteguna), 17:30etik 19:30era.

Baiko Pilota enpresarekin bi urterako kontratua sinatu du gazteak. "Etorkizun handiko pilotari" moduan deskribatu du Aimar Olaizolak.

Pasaiako Udalak urteko lehen lauhilekoko kultur agenda argitaratu eta herritar guztiei etxez etxe bidali die, informazio guztia eskura izan dezaten.

2025ean mendiko larreetan egindako lanez zein 2026an egin beharreko esku hartzeez ariko dira hitzorduan. Udalak herriko abeltzain guztiak gonbidatu ditu bilerara.

Datorren asteazkenean (hilaren 21ean) Unai Elorriagaren liburuaren inguruan arituko dira Trintxerpeko liburutegian, 19:45ean.

Batzarrera herriko Korrikaren antolaketan ekarpena egiteko prest den oro dago gonbidatua. 17:30ean izango da, Oroitzene AEKn.

Galtzaraborda kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuetako udal instalazioetan sustapen kanpaina berri bat jarri dute abian, urte berriari begira herritarrak aktibatzeko

Herriko haur askok larunbat goizetan kirol jarduerak egiten dituela iritzita, paleontologia tailerra 16:00etan ere egitea erabaki du Luberri museoak.

Iratzar Fundazioak antolatuta gaur zabalduko ditu ateak erakusketak Xenpelar Etxean eta bisita gidatua egingo dute 18:30ean.

Urte berria hastearekin batera, bueltan da Zinema Txikia. Proiekzioa larunbat honetan izango da, 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Oiartzungo futbolariek hamaika partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitzak eta zenbait irudi.

Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldeak 2026ko irteeren egutegia argitaratu du. Urteko lehen irteera igandean (hilaren 18an) izango da.

Oiartzungo Oiarpe klubeko kirolariek zenbait partida jokatu dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan. Ikusi emaitzak hemen.

'Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka!' mobilizazioetara joateko autobusen tiketak Miren, Cyne Reyna eta Txingurrin eros daitezke.