Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Pasaia, kulturaren epizentro

Uztaila bitartean 60 ekitaldi baino gehiago antolatu dira lau barrutietan. Jarduera guztiak eskuorri batean jaso dira, herritarrek informazio guztia eskura izan dezaten.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/05/08

Uda bitartean Pasaia kulturaren epizentro bilakatuko da, maiatzetik uztailera bitartean 60 ekitaldi baino gehiago antolatu baitira lau barrutietan. Horien artean Pasaia Itsas Festibala, Gora Herriak, Musikaz Blai edota Pasaiako Dantza Festibala nabarmendu ditu Pasaiako Udalak. Horiei guztiei buruzko xehetasunak eta ordutegiak eskuorri batean jaso dira, eta herritarrei etxez etxe banatu zaie, informazio guztia eskura izan dezaten.

Maiatza

Maiatzeko lehen jarduera Pasaiako Euskaltzaleen Sareak antolatutako Eusfera egitasmoa izango da. Haurren ingurunea euskaldunagoa izatea nahi duten familiei begirako iniziatibak antolatu dira Antxon eta Trintxerpen, hilaren 17ra bitartean.

Eusferarekin batera, martxan da lau barrutietan Parketarrak egitasmoaren hirugarren edizioa. 3 eta 5 urte arteko haurrei begirako saioak dira, eta helburua da familia bidezko hizkuntza transmisioan eragitea, haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolastu daitezen espazioak sortuz.

Bihar (hilaren 9an) Antxoko Topaguneak antolatutako Moliño Festa egingo da Antxon. Eguneko jarduera nagusia Moliño Trail mendi lasterketa izango da, baina egitaraua ez da horretara mugatuko, herri bazkaria, Tapia eta Leturiaren kontzertua edota Joselontxos txarangaren kalejira ere antolatu baitituzte.

Igandean (hilaren 10ean) Kaka antzezlana Donibanen lurreratuko da, 19:00etan.

Pasaia Itsas Festibalaren laugarren ekitaldia hilaren 14tik 17ra bitartean izango da. Itsasontziak ikusteaz gain, lehorreko hainbat jarduera ere prestatu dituzte.

Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak Gora Herriak kultur topaketen IX. ekitaldia ere egingo du maiatzaean, eta aurten Palestinako herria jarriko dute erdigunean.

Horiez gain, beste hainbat jarduera goratu ditu udalak: Irakurketa Klubaren saioa Hetero liburuarekin, Zapata Gorriak lanaren ipuin kontaketa lau barrutietan, Mintzodromoa edota Ibon Salaberriaren kontzertua.

Ekaina

Ekainean musika eta dantza izango dira Pasaiako izarrak. Ekainaren 4tik 13ra Musikaz Blai jaialdia egingo da Trintxerpen, eta kontzertuez, kalejirez edota alardeez gozatzeko aukera izango dute barruti urdinera bertaratzen direnek.

Ondoren, ekainaren 11tik 14ra, Pasaiako Dantza Festibalaren VIII. ekitaldia egingo da Antxon. Erakustaldiak, herri ekimenak, barra klasikoa edota txapelketak ez dira faltako.

Ekainaren 21ean Alfonso Zarranzen oroimenezko argazki rallya egingo da.

Ekitaldi horien ondoren, Pasaia herriko jaietan murgilduko da. Jaien hasiera ekitaldia Trintxerpen izango da, ekainaren 20an, 12:00etatik aurrera.

Udari ongietorria emateko, San Juan suak piztuko dira Pasaian, eta ekainaren 26tik 30era San Pedroko sanpedroak izango dira.

Uztaila

Antxok, Trintxerpek eta Donibanek San Pedroren lekukoa hartuko dute uztailean, hil horretan izango baitira barruti horietako festak. Uztailaren 3tik 8ra Antxoko sanferminak izango dira, 15etik 19ra Trintxerpeko karmenak eta 24tik 31ra Donibaneko santioak.

Mater museoa

Maiatzetik uztailera bitartean Materrek itsas ingurunea ezagutzeko, maitatzeko eta babesteko plan mordoa antolatu ditu. Jarduera horiek udalaren Agenda digitalean kontsulta daitezke.

Sarrerak eta aldaketak

Ekitaldi guztien zerrenda, sarreren salmenta eta xehetasun guztiak udal webguneko Agenda atalean eta sare sozialetan kontsulta daitezke. Ordutegi edo datetan azken orduko aldaketarik izanez gero, horiek ere bide horietatik komunikatuko dira.

Erlazionatutako edukiaEusferak haurren unibertsoa euskaldunagoa izatea bilatuko duHaurrek euskaraz jolasteko aukera izango dute PasaianPasaia itsas kulturaren topagune bihurtuko da laugarrenezDena prest Moliño FestarakoHamar urte euskal literaturari ahotsa ematen
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.