Sagardo Eguna, iruditan
HITZA Sagardo Egunean izan zen larunbatean, baina Aitziber Arnaiz herritarrak bere argazkiak helarazi dizkio hedabideari. Egin klik horiek ikusteko.
Larunbatean Sagardo Eguna izan zen Oiartzunen. Haren hogeita hamaseigarren aldia izan zen, eta ohi moduan, dozenaka bizilagun elkartu ziren Doneztebe plazan.
Goizean zehar sagardoa dastatzeko eta txalaparta saio batez gozatzeko aukera izan zuten herritarrek, eta arratsaldeko dastaketari ekin aurretik omenaldia egin zuten. Oraingoan, Intxixu jatetxeko Gurutze eta Koldo omendu zituen antolakuntzak “beti erakutsitako prestutasunagatik”.
HITZA Oiartzunen izan zen Sagardo Eguneko irudiak biltzen, baina Aitziber Arnaiz herritarrak berak egindako irudiak helarazi dizkio hedabideari. Honakoak Arnaizen zenbait argazki dira, baina gehiago ikusi nahi dituenak egin dezala klik esteka honetan.

