
Dozenaka lagunek egin dute bat Orereta/Errenteria Herri Ekimenak deituta, faxismoa, frankismoa eta totalitarismoen kontra.

Garagaztaño azokaren lehen ekitaldia egin dute gaur, egun osokoa, Gorka Telletxea eta Jon Telletxea anaiak omentzeko. Dozenaka lagun gerturatu dira goizeko ekitaldi eta bazkarira. Arratsaldean musika izango da protagonista.

Tropa faxistak Errenteria-Oreretara sartu zirela 90 urte bete bezperan ekitaldi instituzionala egin du udalak gaur. Herriko Plazak hartu du ekitaldia eta bat egin dute herritarrek deialdiarekin.

Bihar, igandea, piztuko dute Lezoko urteko bigarren jaiei hasiera emango dien txupina, 19:00etan; jaien iragarle izan da gaur Baserritarren eguna. Josetxo Etxandi pilotalekuan egin duten ganadu feriarekin esnatu da herria.