Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

'Badiako ikastola txiki kementsu haiek' dokumentala urriaren 2an estreinatuko da

Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da estreinaldia, 19:00etan. Pasaiako eta Lezoko udalen ekimenez egin da ikus-entzunezkoa.

Emanaldiaren aurkezpenerako kartelaren zati bat da honakoa.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo,Pasaia
2026/09/24

Pasaia-Lezo Lizeoaren sorreraren 50. urteurrenaren harira, Badiako ikastola txiki kementsu haiek dokumentala egin da Pasaiako eta Lezoko udalen ekimenez, Pasaia-Lezo Lizeoaren laguntzarekin, eta Ahotsak-en ekoizpenarekin. Horren estreinaldia urriaren 2rako iragarri dute: Donibaneko Juanba Berasategi aretoak jasoko du ikus-entzunezkoaren aurkezpen pasea, 19:00etan. Sarrera doan da, baina tokiaren erreserba egin behar dute han izan nahi dutenek (esteka haun baliatuta egin daiteke). Lanarekin bi udalek 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Pasaian eta Lezon euskarazko hezkuntzaren alde egindako ibilbidearen memoria berreskuratu eta herritarren artean partekatu nahi dute.

Ikus-entzunezkoak Pasaian izandako ikastola txikien eta bertako andereñoen historia du jasota, baita Lezoko ikastolaren ibilbidea ere. Frankismoaren garaian, Pasaiako lau barrutietan ikastola txikiak sortu ziren, eta Lezon ere bide bera egin zuten. “Hasierako proiektu horiek elkarren artean harremanak sendotzen joan ziren, eta, ondoren, guztiak batzeko prozesua abiatu zen, Pasaia-Lezo Lizeoa sortzeraino. Dokumentalean jasotako testigantzek, besteak beste, gurasoen eta irakasleen auzolana, ikastolen antolaketa eta elkartzeko beharra, eta ikasle ohien bizipenak jasotzen dituzte”, azaldu dute bi udalek.

Dokumentalaren oinarrian elkarrizketak daude. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan ikastola txiki horiekin harremana izan zutenen ahotsak daude jasota, Euskal Herriko Ahotsak proiektuko kideek egindako lanari esker. Hala, ahozko ondare horri balioa eman diote udalek, 30 lagun izan baitira elkarrizketatuak. Gainera, garaiko argazki eta bideoak ere ageri dira lanean.

“Testigantza horiek erakusten dute”, esan dute udalek, “ikastolen sorrera ez zela soilik hezkuntza proiektu bat izan, euskaraz ikasteko eta hezteko herriaren nahia gauzatzeko ahalegin kolektiboa baizik. Gurasoek, andereñoek eta herritarrek auzolanean egin zuten aurrera, eta pixkanaka ikastola txikiak elkartzeko prozesua abiatu zen. 1970eko hamarkadaren amaieran eman zen hurrengo urratsa, eta Pasaia-Lezo Lizeoa 1976an eraikitzen hasi eta 1979an inauguratu zen ofizialki”

Emanaldiarekin batera ekitaldi laburra izango da, eta hara joango direnei mokadutxoa emango diete.

Erlazionatutako edukiaIkastola txiki eta klandestinoen gaineko dokumental bat egingo dutePasaia-Lezo Lizeoak beste mende erdi bat du aurretikAskoren artean sortua, badiarentzatAitortza eta festa eguna
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Hernani eta Irun arteko Renferen tren zerbitzua eten egingo dute ostiraletan ere

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte Gipuzkoan, adingabe bat prostituitzea leporatuta

Azaroaren 21ean estreinatuko dute Donostiako topoaren lurpeko pasabidea

Aritzetan suhiltzaile etxea eraikitzeko proiektua aurrera doa

Taxilariek zerbitzua eten dute Donostian gaur arratsaldean

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASeko kideak alfonbra gorrian ibili dira erosketa orgekin

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.