
Abenduaren 2an prestaketa lanak egin, eta abenduaren 3ko Euskararen Egunean hainbat jarduera izango dira herrian.

Atzo egin zuten XXXIV. edizioaren sari banaketa. Saritutako lan guztiekin liburuxka bat osatuko du udalak, udaberrian kaleratzea da asmoa.

Euskararen Egunaren harira adierazpen instituzionala egin du udalbatzak. Euskara eremu formal eta informaletan naturaltasunez erabiltzeko deia egin du euskarak jauzia egi dezan: "Hiztunen konpromisoa eta instituzioen ahalegina ezinbesteko dira".

Guraso euskaldunak ez dituzten haurrei etxeko lanekin laguntzeko Elkarrekin Ikasiz programa abiatu zuen iaz Lau Haizetarak. Gabonen ostean jarriko du martxan, eta boluntario ahalik eta gehien nahi ditu.

‘Haurren aurrean helduok heldu’ ariketarekin etxeko txikienen eta helduen arteko hizkuntza ohituretan eragin nahi du Ttur-ttur elkarteak. Herriko leku ugari identifikatu dituzte ariketa egiteko.

Bide luzea du euskalgintzaren sokari tiraka. Kale erabileraren gainean hausnar egin ez ezik, gazte, heldu eta erakundeei «etxeko lanak» jarri dizkie. Ulermenaren unibertsalizazioa jo du gakotzat.

Ostiral arratsaldean jaso zituzten 2021eko Oarsoarrak Euskaren Sariak Pello Jauregik eta Labore Oarsok, Niessen Kulturgunean.

1991ko irailean zabaldu zituen Lezoko euskaltegiak ateak. Ordutik ehunka izan dira euskaldundu nahiz alfabetatu direnak. Egun, Euskal Herrira etorritakoen integraziorako eremu ere bada Oroitzene.

Pasaiako Udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bidez eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, ‘Betikoa gertukoa’ kanpaina abiarazi du, euskaraz kontsumitzeak duen balioa aintzatesteko. Tokiko lau merkatarik euren testigantza eman dute.

Gaurko Euskararen Nazioarteko Egunerako testu bateratua atera dute ordezkaritza duten bi alderdiek, 'Euskara lanabes, aro berrirantz' izenpean.

Txerrimuñon pintxo-potea, jokoak eta kontzeertua izango dira 19:00etatik aurrera. Lezoarrak bertaratzera animatu dituzte.

Ostiralerako kantaldia antolatu dute Aitor, Urko eta Xanet Arozena anaiek. 19:30ean hasiko dute, elizan.