
Bezperan Madalen Jaietako pilota profesionaleko jaialdia egin zen. Bi egunetan giro bikaina izan da Agustina Otaola pilotalekuan.

Alebin, infantil eta kadete mailako finalak jokatu dira, 10:30etik aurrera, Agustina Otaola pilotalekuan.

Hezetasunak arazoak sortu zituen pilotalekuan, eta horiek konpontzeko lanean aritu dira orain arte. Lanak amaituta, hilaren 11n hasiko dira Pilota Eskolakoak entrenatzen bertan.

Larunbat goizean Euskal Ligako partidak jokatuko dituzte herrikoek; arratsaldean berriz, trinketeko final handian ariko dira herriko bi bikote.

Izen-ematea doakoa da, irekita dago jada eta interesdunak klubarekin harremanetan jarri beharko dira 680 71 94 22 telefonoan.

EPLEko bikoteak partida garrantzitsua du bihar txapelketako finalerdietan sartzeko lehian jarraitu nahi badu. Sopelako Kurene taldeko bikotea izango dute aurrean, 19:15ean hasita.

EPLEko bikotea Euskal Ligako Ohorezko Mailako finalerdietan sartzeko borrokan dago, eta Zaramagako bikotea izango dute aurrean. Klubetik ere gogorarazi nahi dute pilota eskolako izen emateak irekita daudela.