
Aurtengo Inauterietan marrazki bizidunez mozorrotzeko deia egin die herritarrei Meipiko Jai Batzordeak. Egun osoko egitaraua ondu dute otsailaren 10erako.

Donibaneko Aitona-amonen Aterpeak antolatuta, asteazkenean adinekoen erorikoak prebenitzeko bigarren tailerra egingo da, 11:00etan. Martxoko saioaren arrakasta ikusita, bigarren ikastaro bat programatu dute.

Hilaren 23rako programatu dute hitzordua. Begoña Basilika eta Azkuna eraikina bisitatuko dituzte, eta Txoko-piperrak jatetxean bazkalduko dute. Izen-emateak hilaren 16an itxiko dira.

Hiru ibilbideko erronkari ekingo diote Donibaneko erretiratuek. Luzeraren arabera sailkatu dituzte hiru bideak.