
Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldea eta Herrerako Mendizaleak Arabako mendilerrora joango dira apirilaren 19an. Ondoren, San Asensioko Lecea upategira joango dira, berau bisitatu eta bertan bazkaltzeko.

Asteburuan jokatu zuten Paleta eta Pala Motzeko finala Ordiziako Beti Alai pilotalekuan eta Andoain izan zen garailea.


Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketako finalera sailkatu dira Txosteko pilotariak. Etxean 1-1 egin zuten kanporaketaren lehenengo fasean, 12 tantoko aldearekin. Itzulikoa ostiralean jokatu zuten, eta honela gelditu ziren partidak: paleta larruz, 25-3...

Trintxerpeko mendi taldeak eta Herrerako Mendizaleek Obantzeako sakanako ibilbidea egingo dute hilaren 24an.

Orkestra sinfonikoak kontzertua eskainiko du larunbatean Andoainen. Musika eta txistu banda, aldiz, Usurbilen izango dira igandean.

Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteak antolatu du kontzertua. Larunbatean izango da, 20:00etan.

Errenteriako palistek iragan ostiralean lortu zuten finalerako sarrera, eta partida horiek larunbatean jokatuko dira, 12:00etan.