
Herriko eragile, komertzio edo enpresak izan daitezke. Helburua euskaraz lasai aritzeko gune eroso eta aproposak sortzea da.

Antxoko 'Txirrita' AEKn eta Trintxerpeko Udal euskaltegian izena eman daiteke jada. Diru laguntza bereziak abiarazi dituzte Pasaitarrek euskara uler dezaten.

Euskaraldiaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte egingo da. Aurten, Pasaiako kaleak ahobizi eta belarriprestez bete ez ezik, guneetan ere hartuko da hizkuntzari babesa emateko konpromisoa.

Pasaiako Euskaraldiaren bigarren edizioko aurkezpena egin dute Antxoko Ibaiondo frontoian. Antzezlan batekin hasi eta dantzaren erritmora eman zaio amaiera ekitaldiari.

Herritarren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea da Euskaraldiaren helburu nagusia.

Euskaraldia aurkeztu zuten atzo. Udazkenean egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa eta Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak antolatuta Merkatuzarren egin zuten aurkezpen ekitaldi jendetsua. Aurkezpenerako prestatu zituzten eserleku guztiak lepo, Errenteria-Oreretako eragile eta norbanako ugarik egin zuten bat euskararen aldeko ariketarekin.

Antolatzaileek gogorarazi dute lehen edizioan parte hartu zutenek berriro eman beharko dutela izena aurten ahobizi edo belarriprest izan nahi badute.

Euskaraldian izena eman dutenek ostiraletik igandera hartu ahal izango dute euren txapa barruti bakoitzean jarriko diren mahaietan. Oraindik zabalik da izena emateko epea.

Pasaiako bi herri horietan mahaiak jarriko dira asteburuan zehar, nahi dutenek Euskaraldian izena eman dezaten. Online inskribatzeko aukera ere bada.