
Astearteko osoko bilkuran onartutako etxeko eta merkataritzako hondakinen udal ordenantzaz aritu dira jeltzaleak. Udal gobernuak "herritarrak sentsibilizatzearen alde egin" izana txalotu dute, "eredu bat inposatu beharrean".

Pasaiako udal gobernua izapidetzen ari den Etxe eta Merkataritza Hondakinen Udal Ordenantza "anbizio gutxikoa" dela uste du taldeak. Testu hori hobetzeko asmoz alegazioak aurkeztu dituzte.

2010eko maiatzaren 23an egin zuten hondakinen atez ateko lehenengo bilketa Oiartzunen. Erabat egonkortuta dago sistema, eta gaika sailkatzeaz gain, herritarrak kontzientziatu nahi dituzte, hondakin gutxiago sortzeko.

San Marko Mankomunitateko 2014ko aurrekontua bertan behera utzi du, hondakinak atez ate biltzen zutenei zerbitzua kobratzea legez kanpokoa dela ebatsita.

EAJ eta EH Bildu adostasun batera iritsi dira hondakinen gaian, eta zintzilikarioak zein edukiontziak egongo dira.

Hondakinen bilketa sistema berriaren gaineko informazio bildu nahi duten herritarrek erraztasunak izan ditzaten, Udalak Bizibadia informazio bulegoaren ordutegia zabaltzea erabaki du.

Gau guztian atera ahal izango dira hondakinak, biharamunean egingo baitute hondakinen bilketa. Herri osoari eragingo dio aldaketa horrek.

Jesus Maria Martiarena alkateak "herritarren nahiari eta eskaerari erantzutea lehenetsi" du.

Hondakinak biltzeko sistema mistoa ezartzeko mahaia sortu dute gaiarekin harremana duten eragileekin.

Gaur aurkeztu dituzte datu ekonomikoak, eta zehaztu dutenez, urteko 10.000 euro inguru merkeagao da sistema berria

Atez atekoaren datuen berri eman eta herritarrak zoriontzeko igorritako triptikoak eragin du jeltzaleen kritika.

Pasaiako PPren bozeramailearen arabera "Pasaitarrak konbentzitu beste modurik ez dago, hautestontzietan EH Bilduren zorigaiztoko kudeaketa zigor dezaten".

Ulia etorbidea "zelatatzeko agindua eman" izana kritikatu dute jeltzaleek, eta "herritarrak aginduak jarraituta elkarren aurkako salaketak jartzen" ari direla ohartarazi.

Salatu dutenez, alkatearen aginduz, 07:00etatik 22:00etara bi udaltzain egoten dira Ulia etorbidean, bizilagunek lehen edukiontziak zeuden tokian zakar poltsak lurrera bota ditzaten zaintzeko; igogailuak konpontzeko orduan edo eta lapurreten aurrean eraginkortasun berberaz jokatzeko eskatu diote Amaia Agirregabiriari.

Atez atekoa lau barrutietan ezarrita, %70eko birziklatze tasa gainditu da. Sistema berria, ekologikoki ez ezik, ekonomikoki ere errentagarria dela nabarmendu du udalak.

Proposamena onartua izan da oposizioak egindako hainbat emendakin aintzat hartuta; proposamena aurrera egin zezan alkatearen kalitatezkoa botoa beharrekoa izan da.