
Trintxerpeko mendi taldeak eta Herrerako Mendizaleek Itxinako mendiguneko ibilbidea egingo dute hilaren 15ean.

Hilaren 29an Zintzilik irratiaren alde egiten den Taupada Fest jaialdiaren X. ekitaldia jasoko du Trintxerpeko Mogambo aretoak, 21:30etik aurrera. Bost musika talde igoko dira oholtzara.

Rap doinuak baliatuz, Amaia Oleaga irakasleak ekonomia irakasteko modu berri bat sortu du, 'Ekonomia eta rapa: Ahalduntzeko elkarguneak' proiektu pedagogikoarekin.

Ahalik eta harrera familia gehien behar ditu Oporrak Bakean programak. Uda honetan 300 haur saharar jaso nahi dituzte, eta hori lortzetik «oso urrun» daudela azaldu du Bixi Bixi elkarteak.

2012tik bihotz berezi batekin, hau da, sortzetiko kardiopatia batekin jaiotzen diren haurrak eta haien gurasoak laguntzen dabil Bihotzez elkartea. Bizitza osorako zama hori leuntzen laguntzen diete.

San Juango gizonak eta San Pedro beren ligetako bigarren txandan finkatu dira, eta 'Batelerek' jaitsierako play-offekiko aldea handitu dute.

Bi mendi taldeek Armañongo ibilbide megalitikoaren irteera egingo dute hilaren 23an. Ibilbidea Pozalaguako kobazuloetan bukatuko dute, eta horiek bisitatzeko aukera izango da.

Asteburuan areto futboleko Euskal Kopako finalerdiak eta finala jokatuko dira Usansolon eta Galdakaon. Finalerdiak bihar izango dira, eta finala, igandean, 18:30ean.

Pasaia markagailuan aurretik jarri bazen ere, Leioak garaipena lortu zuen Jesus Mari Zamoran (1-2). Zuri-gorriek jaitsiera postuetan jarraitzen dute, baina soilik hiru puntura dute salbazioa.