
Bi zinegotzi ditu egun Podemos-Aliantza Berdeak Pasaian. Alkategai izango da aurten berriro Rodriguez, sinetsita "giltzarria" izango direla.

Lehenengo aldiz aurkeztuko da Elkarrekin Podemos Oiartzunen. Bi udal talde dauden udalbatzan hirugarrena erantsi nahi diote.

Maiatzaren 28rako zerrendak publiko egin ditu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. 2019an aurkeztu zirenak baino bat gehiago izango dira.

Gartziak Ion Collar ordezkatuko du, Pablo Iglesiasen taldean udal lanarekin bat egingo baitu aurreko bozeramaileak.

Adierazpen ofiziala helarazi du koalizioak. COVID-19arekin gaixotutako bizilagunei eta haien senideei babesa eta elkartasuna adierazi diete, bereziki gertuko norbait galdu duten herritar horiei.

Zazpi lan ardatz nagusi eta ehundik gora proiektu ditu hezurdura agintaldi planak.

Gaur aurkeztu dute akordio hori Foru plazan, modu irekian eta argi esan dute bertan eskaera bati erantzuten diola akordio horrek: "Errenteriako herritarren artean gehiengoaren eskaera den aldaketa politiko eta sozialari". Sinistuta azaldu dira bi alderdiak gizarte justuagoa eraikitzeko bideari ekarpena egingo dion Errenteria bat posible dela.

Errenteria Elkarekin Podemos koalizioak (Podemos, Ezker Anitza-IU, Equo Berdeak) igandean Makina bat taupada leloarekin ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaiarekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak.

Kanpaina betean dira alderdi politikoak eta horren barruan bi ekitaldi izango dira gaur Errenteria-Oreretan. Elkarrekin Podemosena eta PSE-EErena.

Errenteria Elkarrekin Podemos koalizioak gaur aurkeztu du udal hauteskundeei begira prestatu duen programa Kapitain Enea kaleko egoitzan. Programa modu parte hartzailean osatu dutela esan du Ion Collar Elkarrekin Podemosen alkategaiak, "ez azken txanpan soilik, urte osoan zehar jaso ditugu auzoetan ekarpenak".

Badian ekonomia urdinari lotutako jarduera ekonomikoak proposatu ditu Miren Etxebeste ahaldungaiak. Porturako sarbide pribatuak kritikatu ditu.

Zumardiko kioskoan egingo dute ekitaldia,18:00etan hasita.

Elkarrekin Podemos-IU Errenteriak, kezka azaldu du komunikabideetara helarazitako prentsa ohar bidez. Joan den larunbatean, hainbat pertsona eskailera baliatuta udaletxeko balkoira igo zirela pankarta bat zintzilikatzera esan du idatzi horretan.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen kanpainaren barruan ekitaldi politikoa egingo dute Gorrotxategik eta Rafa Mayoralek.

Elkarrekin Podemos-IU Errenteriaren hauteskunde bulegoa astelehenean zabalik. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen posta botoa kudeatzeko zabalduko dute.

Foro irekia izango da, interesa duen orok galdetzeko aukera izan dezan.

Kapitanenea kaleko 5. zenbakian kokatuta 11:00etatik 13:00etara izango da zabalik lanegunetan.