
Eragileek udalerri batean duten garrantziaz jabetuta, horien jarduna bilduko duen mapa bat osatuko du Pasaiako Udalak datozen hilabeteetan. Horretarako, galdetegi bat sortu dute.

Auzoetako emakume elkarteen programak 40 urte bete ditu aurten, eta urte horietan guztietan egindako lana omentzeko ekitaldia antolatu du udalak.

Atlantikaldiko egitarauaren barruan dagoen jardueretako bat da. Bertan, jatorri ezberdineko herritarrek euren herrialdeko jakiak egiten dituzte, ondoren Foru plazan dastatzeko. Bihar da topaketa.

Interesdunek ikasturte osoari dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dute.

Aldundiaren asmoa da elkarteek harreman errazagoa izatea herrietako elkarteekin. Oarsoaldean hori azaltzeko saioa egingo dute gaur.

Pasaiako elkarteei merezitako aitortza egin diete. Elkarteen gala egin zuten ostiral arratsean Ziriza Etxean.

Oiartzungo elkarteek udalarekin eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin Euskara elkartera hitzarmena berritu dute, eta fase berri bati ekin diote. Hogei bat elkartek egin dute bat. Egitasmoko kide diren hiru aldeen ustez, euskararen erabilera indartzeko zeregina badago, nahiz eta egitasmoa duela bederatzi urte jarri zuten martxan.



Datozen hilabeteetan abiatuko duen iniziatiba herritarrei aurkeztuko die udalak hilaren 11n Trintxerpeko alkateordetzan, 18:30ean.

Hilaren 30ean eta azaroaren 6an izango dira formazio saioak. Lezoko III. Berdintasun Planaren barruko jarduerak dira topaketak.

Larunbatean egingo du elkarte antxotarrak bere eguna, herrira zabalik diren goizetik gauerako ekitaldiekin.

Herriko elkarte eta herritar taldeentzako hiru ikastaro prestatu dituzte udalak eta aldundiak. Aurrez eman behar da izena.

Erretiratuei begirako dantza saioa, 19:00etatik 21:30era izango da igandean.

Astelehen arratsaldean, udal zerbitzuetako batzuk eta eragileek eskaintzen dutena lehen eskutik jasotzeko aukera izan zuten Familia Laguna programan parte hartzen dutenek.

Elkarteen eta bertako boluntarioen lana aitortzeko egitasmoa da Elkar+ekin. Horren barruan, dantzarien txanda izango da igandean.

Madalenei begira, elkarte gastronomikoak euren jarduera mugatzea aztertzen ari dira. Jarduera arduratsuak mantentzearen garrantzia nabarmendu dute.

COVID-19ak eragindako krisiagatik itxita egon ostean, datorren asteazkenean irekiko dira berriro elkartearen ateak, betiere osasun eta segurtasun neurriak jarraituz.

29 kirol elkarte eta kirolariren eskaerei erantzun die Kirol azpisailak diru laguntzak emateko garaian, eta horretaz gain, diru laguntza nominatiboa emateko bost hitzarmen sinatu ditu.