


Feminismo para principiantes, goiburu hori duen hitzaldia jasoko du Denda kaleko Kultur Etxeak hilaren 11n, asteartez, 19:00etan. Nuria Varelak emango du hitzaldia eta denentzat libre izango da. Emekik antolatzen du ekitaldia, Emakunderen eta Hondarribiko Udalaren laguntzarekin.

Hondarribiko emakumeen elkarteak lau ikastaro estreinatuko ditu ikasturte berrian: akuarela, ehoziri-lanak, bidaiatzeko ingelesa eta sevillanak. Izena emateko 943 64 34 02 telefono zenbakira deitu behar da, egoitza berritik pasatu edo posta elektronikoz idatzi.

HIlabetean behin egingo dituzte tailerrak, Neus Albertos berdintasun teknikariarekin. Emakumeen elkarteak Puntalen duen egoitzan izango da lehen saioa, 16:00etatik aurrera.

Hondarribiko Udalak, Bidasoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (ACUBI) eta Emeki emakume taldeak, Kontsumobideko formazio eta informazio gunearekin elkarlanean, jardunaldi informatiboa antolatu dute hilaren 12rako, ostegunerako, Zuloaga Etxeko beheko solairuan, 18:00etan.





