
Euskaraldiaren batzordea martxan da, eta egitaraua ontzen ari da. Errenteria-Oreretako hamaikakoa martxoaren 14an aurkeztuko dute, norbanakoen izen-ematea zabaltzeko bezperan.

Nazkatuta eta amorruak gainezka kalea hartu dute gaur herritarrek, Errenteria-Oreretan emakume bat bortxatu dutela salatzeko

Irakaslea da Itziar Aldezabal, eta, bere bizipenak baliatuz, haurrei begirako trilogia bat idatzi du, 'Supertxikiak' izenekoa. Haurren ahalduntzean jarri du arreta.

Osasun arta publiko duina aldarri, 10.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte Duintasunak, mugimendu feministak, erretiratuen klubek eta auzo elkarteek azken hilabetean. Gaur entregatu dituzte Iztietako anbulatorioan.

Orotara 277 izan dira atzoko Behobia-Donostia bukatu zuten errenteriarrak. Horien artetik azkarrenak, Laxgar Behobia-Donostia lasterketaren irabazlea, eta Vetas.

Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdeko monumentu megalitikoak ezagutzeko sei ibilbide proposatu ditu, arbasoen historia esploratzeko. Aiako Harria Parke Naturalean eta Lau Haizeta Parkean barrena dira.

Dagoeneko 11 egun daramate greban SCT Limpiezas Cordobako langileek eta greba mugagabera jotzea erabaki dute. Behinik, soldata kobratu arte izango dira hala.

Francisen hilketak Euskal Herriko LGTBIQ+ mugimendua nabarmen bultzatu zuela adierazi du Lezoko Udalak. Gaurko egunaren harira egindako adierazpen instituzionalean egin dute eskaera.

Errenteria-Oreretako 30.507 herritar daude deituak gaur botoa ematera, 2019ko hauteskundeetan baino 202 herritar gutxiago dira. Hamasei hautesleku eta 48 mahai zain dira botoak jasotzeko.

Batzen programak aldundiaren errekurtso erresidentzietan dauden 16 eta 23 urte bitarteko gazte migratuei lan inklusiorako aukera ematen die. Oarsoaldean lanketa berezia egin behar izan dute.

Nuño-Uria familiaren egunerokotasunaren aztarna bat ikus daiteke erakusketan. Xenpelar Etxean egongo da ikusgai azaroaren 16ra arte.

Luzio Egiguren Ganboa bazkideak egingo du argazki emanaldi hori, hilaren 18an.

Xenpelar AEK euskaltegiak Errenteria-Oreretan izango diren lekuko aldaketen berri zabaldu du.

Grebaren gainean hausnartu eta erabaki ondoren, Antxon aurrera eramango den egitaraua aurkeztu dute. "Kaleak hartu eta zaintza eskubide kolektiboaren alde" egingo dute.

Errenteriako Udalak Kirolaren Aholku Kontseiluari berriro ekin nahi dio, udalerrian dauden kirol beharrak identifikatzeko eta horiei erantzuna bilatzeko. Kontseilua osatzeko herritarrei egin die dei.

Botoa ematera deituta dauden 30.507 herritarren artetik, %33,40 joan dira hauteslekuetara eguerdiko ordu biak arte.

Gaur egin dute inaugurazioa, eta egoiliarrak diren artistek haien artisau eta artista ibilbidearen eguneraketa egin dute, haien obrekin batera.

Azken aldizkarian "errenteriarren bizimodua hobetzeko" proposatu dituzten "iniziatibak" eta azken urteetan egindako lanaren berri eman dutela esan dute sozialistek.

Hernaniko ibilbide urdina egingo dute datorren asteko larunbatean, 9, 6 kilometroko ibilbidea izango da.