
Herriko koru eskolak ikuskizun berezia emango du Lekuona Fabrikan larunbatean (hilaren 20an), 18:30ean hasita.

Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdiak banatu ditu sariak, eta ekitaldi horrekin bukatu du bosgarren ekitaldia.

Neguko Solstizioa-San Tomas Batzordeak hilaren 21eko festa eguna aurkeztu du. Herrigintzaren eta auzolanaren emaitzaren festa izango da.

'Mikel Zabalza gogoan, 40 urte' herri iniziatiba ibiltaria Errenteria-Oreretan da gaur. Galtzarabordan omenaldia izan da, eta ondoren Zumardian herri harrera.

Pasaia Badia Aktiboko hiru kide Bruselan egindako All Stars proiektuaren itxiera ekitaldian izan ziren azaroaren 21ean. Bertan, Oarsoaldeko eta Pasaiako ereduak aurkeztu zituzten.

Atzo jokatu zen XXVIII. Xenpelar Bertsolaritza Sariaren finala Niessen aretoan. Sarara eraman du txapela Aizpuruak.

Orereta Palestinarekin herri dinamikak herritarrei eskatu die ez kontsumitzeko establezimendu horretan; ateak zabalduko ditu laburrean Niessen merkatalgunean katearen saltoki batek.

Herritarrek proposamen eta ikuspegiak partekatzeko aukera iznago dute hilaren 11n, 11:00etatik 20:00etara Lekuona Fabrikan.

Ikastoletako langileek mobilizazioak eta gaualdiko itxialdiak egin dituzte. Hezkuntza Sailari hitzartutako akordioak bete ditzala eskatu diote.

Film laburren zikloaren irabazleak larunbatean iragarri ziren, Trintxerpeko Alkateordetzan egindako itxiera galan. Euskarazko Mintzagun saria Jon Martijaren 'Iturralde' film laburrarentzat izan da.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira herriko hainbat ikastetxetako LH5eko ikasleek egindako erakusketa da.

Topaketa Foru plazan izango da, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era. Iniziatibaren helburua da "pobreziaren errealitateaz sentsibilizatzea eta elkartasun keinuak sustatzea".

Topoak herrian izan behar duen bilakaeraren gaineko kezka du herritar talde batek. Gaiaz hitz egiteko asanbleara deitu dituzte herritarrak hilaren 17rako.

Elkartasun Azoka antolatu du Mindara elkarteak Koldo Mitxelenako jolastokian. Arratsaldean ere izango da zabalik.

'Ekinez egina, gazteok independentzia!' lelopean, frankismoaren kontrako ekintza egin dute.

Hernaniko Ereñotzu auzoko zentral hidroelektriko zahar hori Errenteriaren Udalaren jabetzakoa da, eta bertako instalazio guztiak Urumea Ibaia Kontserbazio Bereziko Eremuaren naturgune babestuaren barruan daude.

Itsas Mendik antolatuta, Errenteria-Oreretako koru eskola San Joan Bataiatzailearen parrokian izango da abenduaren 12an, 20:00etatik aurrera.

Emaus Gizarte Fundazioak eta Kroma Artisau Elkarteak antolatuta, joan den ostegunean ekin zioten maleta ibiltariari.

164 gaztek parte hartuko dute euskarazko unibertso digitala sustatzea helburu duen ekimenean.

Proposamen andana aurkeztu du Errenteriako PSE-EEk gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan.