
100 haur eta nerabe elkartu dira Pasaiako udaleko ordezkariekin Donibaneko Kulturgunean egin duten Eskubidean planaren IV. Saio Bateratuan.

Ikasturtean zehar herria nola hobetu landu dute ikasleek, eta gaur haien proposamenak eta zalantzak azaldu dizkiete udal arduradunei.

Pasaiako haur eta nerabeen artean sustatzen ari diren parte hartze programak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango da ostiralean Trintxerpeko Gudarien plazan.