
Kazetari lezoarrak EITBren iragana eta etorkizuna jorratzen dituen liburua idatzi du: ‘Txoria hodei artean. ETB lehen eta gero’. Euskal ikus-entzunezko edukien inguruko hausnarketa ere sustatu nahi du.


'Gipuzkuan da herri lasai bat' izeneko kantua birgrabatzeko ahotsak behar dituzte. Maiatzaren 3an entseguak egingo dituzte, eta 5ean aldiz, ekitaldia.

Zuzendaritzak ziurtatu du ez zekiela kazetariak Guardia Zibilaren ontzi batera igoko zirela Pasaiako uretan egindako operazioaren berri emateko.

Herriko hainbat kaletan eta frontoian egin dituzte grabaketak EITBren produkziorako. Emakumezkoen futbol talde berri baten historia kontatuko dute.

ETB1eko 'Dantzatzen den herria' telebistako saioan protagonista izan dira Donibaneko biztanleak. Asteazkenean eman zuten sanjuandarren atala.

Mikel Perez eta Maria Granado dira partaideak. Atzo eman zuten ETB2ko telebista saioaren lehen atala, eta bertan aurkeztu zituzten lehiakideak.

Edurne Jauregi antxotarra, beste 21 lehiakiderekin batera, mendiko lasterketetan oinarritutako telebista lehiaketan izango da.
