
Euskal Herriko Neska Gazteak-ek subjektua eta izena aldatu du, gaurtik EHko Gazte Feminista gisa ariko da. izena eta izana aldatzera doazela diote, "helduleku berri batetik" ekingo diotela orain.

Aurkezpen ekitaldia larunbatean izango da, Oreretako Gaztetxean. Eskualdeko neska gazte guztiei dei egin diete bertara hurbil daitezen.