
Patata Tropikala 2008an sortutako antzerki laborategia da. Iker Etxarrik eta Judith Povesek kudeatzen dute, eta igandean konpainiaren 16. obra estreinatuko dute: 'Lamiaren ispilua'.

Bi alderdiek Pentsiodunen Mugimenduak urtebetez landu duen Herri Ekimen Legegilea Legebiltzarrean tramitatzearen kontrako txostena egin dute.

Kalera atera da mugimendu feminista azken hilketa matxista salatzeko. Clara Rangel plazan elkartutakoek indarkeria matxista lehentasunezko arazo sozial eta politikotzat hartzea eskatu dute.

Aurtengo Euskal Herriko hirugarren erailketa matxista salatzeko hamarnaka lagun elkartu ziren atzo, Oiartzungo Feministen Asanbladaren elkarretaratzean. Indarkeria matxistari aurre egiteko "autodefentsarako" eta "feministak batzeko" deia luzatu zuten.

Gizon batek Gasteizko emakume bat hil zuen Haron. Elkarretaratzea antolatu dute Oiartzungo plazan gaur, hilaren 9an, 19:00etan.

'Bertsopia' lanarekin eskuratu du garaipena errenteriarrak; hiru lan sailkatu ziren finalera, eta Legorbururena izan zen epaimahaiaren iritzirako, onena.

Maiatzaren 10etik 12ra emakumeen Euskal Herriko Itzulia lehiatuko da. Hirugarren etapa Donostian hasi eta bukatuko da, eta tropelak Oarso Bidasoko sei udalerriak zeharkatuko ditu.

Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak eraikitzeko ezinbesteko jo zuen Emakumeen Mundu Martxak borrokatzea eta kalera irteten jarraitzea, "feminismoaren bidea delako gizartea errotik aldatuko duen bide bakarra".

Gipuzkoako Herriartekoan nagusitu ondoren, Euskadikoa bereganatzen saiatuko dira igandean, Gasteizen, Armintzako taldearen aurka.

Irun RTk beste garaipen bat lortu du azken asteburuan, Gaztedi taldearen kontra. Hotza nagusi, Gasteizen lehiatu ziren beltzak eta 17-32ko markagailuarekin gailendu ziren azkenean. Gasteiztarrek aurretik jartzeko aukera eduki zuten partidaren hasierako minutuetan, baina hala ere, ez zuten euren helburua lortu eta 13. minutuan, “joko zikina” iritzita bertako taldeko jokalari bat kaleratu zuen epaileak. Horiek horrela, Irungo taldea jokalari bat gehiagorekin lehiatu zen tarte batean eta horri esker, markagailua estreinatu zuen Irungo taldeak. Hala, beltzen taldetik “partidarik onena” egin ez zutela onartu duten arren, lehen zatiaren azken hamar minutuetan joko hobeagoa egiten hasi eta 3-19ko markagailuarekin iritsi ziren azkenean atsedenaldira. Azken denbora Aldegelatik itzulita Irun RTk goranzko joeran segitzen zuen, baina falta ugari egin zituela eta, epaileak txartel horia atera zion Zelaia jokalariari. Horren ondorioz, jokalari bat gutxiagorekin aritu behar izan zuten irundarrak eta Gaztedik aukera baliatzen jakin zuen 10-26ko markagailua lortuz. Handik aurrera ez zen ezusteko gehiegirik izan, bat ezik. Izan ere, Gaztedik jokalari bat galdu zuen berriz ere falta ugari egin ondoren, eta irundarrek egoera baliatu nahi izan zuten arren, baloia galdu eta gasteiztarren erasoa gelditzeko arazoak eduki zituzten. Hala, 17-26ko markagailua lortu zuten orduan arabarrek. Hala ere, gutxi falta zen partidaren bukaerarako eta azkenean, 17-32 gailendu zen [...]

Asteburuan areto futboleko Euskal Kopako finalerdiak eta finala jokatuko dira Usansolon eta Galdakaon. Finalerdiak bihar izango dira, eta finala, igandean, 18:30ean.

Ereintza Elkarteak eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako lehiaketa Lekuona Fabrikan egingo da, 18:30etik aurrera. Gazte eta helduez osatutako 8 abesbatzek hartuko dute parte.

Nazio manifestaziora deitu du Ankerkeriari Stop plataformak larunbatean Gasteizen. Autobusa Errenteria-Oreretatik abiatuko da.

Mugimendu feministak bihar 19:00etan deitu du hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera. Udal talde politiko guztiek bat egin dute deialdiarekin.

1976 martxoaren 3a izango dute hizpide. Greba orokorraren testuinguruan Espainiako Polizia Nazionalak sarraskia eragin zuen. Bost lagun hil zituzten, eta 150 zauritu.

Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan elkarretaratzeak egingo dituzte Gasteizko hilketa eta haurraren amari egindako erasoen kontrako jarrera azaltzeko.
