
Lezoarrek ilunabarrean ospatu zuten urria atzean uzteko gau berezia. Kalejiraz, abesbatzaz, mozorroez eta antzerkiaz gozatu zuten.

Pasai Donibane, Pasai San Pedro eta Pasai Antxon ere gau beltza ospatu dute. Kalabazak hustu, beldurrezko ilbidea egin eta dantzan bukatu dute gaua.

Herriko eragileen ekimenez, ostiralekoa urteko gau beldurgarriena izango da Pasaian, Gau Beltzak ospatuko baitira lau barrutietan.

Ate joka da Gau Beltza, beste urte batez. Gero eta gehiago dira Kalabazaren Bidearekin bat egiten ari diren eragileak.

Herritarrek gogoz egin dute bat jaiarekin, jantzi beldurgarriak soinean, eta gauza bera egin dute Oroitzene eta Zabarrek ere

Gau Beltza antolatu du aurten ere Orereta Ikastolak. Ez da bakarrik aritu, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean ondu du herriko txokoak beldurrez beteko dituen festa.

Kalabazaren bideak, han-hemenka zabaldu du zuen izu-ikara atzo arratsean. Hamarnaka eta hamarnaka lagunek hartu zuten parte.

Jende mordoa bildu zen atzo urteko gau beltzenaz gozatzeko. Txarako parketik abiatu zuten beldurrezko ibilbidea, eta Done Eztebe plazan bukatu zuten suzko akerra errez. Gau Beltza Asteak jarraipena izango du bihartik aurrera.

Orain dela urte batzuk Abaraxka ludotekakoen ekimenez berreskuratu zen Gau Beltza. Aurten eragile batzuk arituko dira elkarlanean, zortzi ekitaldiko egitaraua osatzeko.

Hilaren 31n, asteartearekin, egingo dute Gau Beltza, eta herritar orori egin diote gonbidapena parte hartzeko.

Bokalek Gau Beltzeko buruarinak egiteko tailerrak antolatu ditu Antxon, Donibanen eta San Pedron. Beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Parte hartzaileak Txara parkean bilduko dira, 19:30ean. Afaldu ondoren, bertatik hasiko dute beldurrezko ibilbidea.

Gau Beltza edota 'Halloween', izango dute bihar hizpide Eibarko Markeskoa Jauregian. Euskal Herriko zenbait kultur eragile bilduko dira, Gau Beltza antolatzeko oinarri teoriko eta praktikoak adostu eta partekatzeko.