
'Gipuzkoako emakumeak iraunkortasunaren alde' izeneko sari banaketaren lehen edizioren sari nagusia eman diote, besteak beste, "ingurumenaren aldeko ikuspegi estrategikoa eta ekintza bateratzeko duen gaitasunarengatik".

Aldundiak finantzatutako hitzarmen bat sinatu berri dute bi aldeek. Hala, 76.000 metro koadroko eremu baten kontserbazioa bere gain hartuko du udalak.

Azken lau hamarkada luzeetan asko izan dira Gaintxurizketako errepideetan hil direnak. Iazko urte hasieratik zazpi hildako izan dira. Enegarrenez, «urgentziazko soluzio bat» exijitu dute auzotarrek.

55 urtetik gorako Gipuzkoako biztanleriaren herena bakarrik sentitzen da, eta egoera horri aurre egiteko estrategia aurkeztu dute Donibanen.

Donibaneko Saneamendu Osotasunaren Aldeko herri batzarrak mahai gainean jarri ditu sanjuandarren eskaerak. Dagoeneko enkargatuta dago azken proiektua, eta beldur dira entzungor ez ote dieten egin.

Ergoien auzoko Aiendola, Txabola eta Olaetxe presak dira aldundiak eraitsiko dituenak; «lotura ekologikoa hobetzeko» burutuko duela Diputazioak esku hartzea erantsi du talde ekologistak.

Gipuzkoako Foru Aldundia lanean ari da Pasaiako Udalarekin, adineko pertsonak eta mendekotasuna dutenak "komunitatean" zaintzeko helburuarekin.

Pasaia, Lezo eta Errenteria-Oreretako udalerrietan hainbat hirigintza lan egingo dira; haien artean, San Pedroko lonja inguruko urbanizazio lanei amaiera ematea dago aurreikusita.

Telematikoki egindako lehen udalbatzarrean, pandemiaren biktimei elkartasuna adieraztearekin batera, herritar guztiek egindako "ahalegina" eskertu zuten lau udal taldeek.

Luzaroan langabezian egon diren pertsonei begira Oarsoaldean iaz martxan jarri zituzten enplegu programa eta baliabideen berri eman dute gaur Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurunea eta Lurralde Oreka diputatua, eta Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea eta Miguel Angel Sanhez Lezoko zinegotziak.

Hariak planaren nondik-norakoen berri emateko ekitaldia egingo dute gaur arratsaldean Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Artisautzan diharduten enpresa gipuzkoarrek hila bukatu arte egin ahalko dute Foru Aldundiaren laguntzaren eskaera.

Azpiegiturak, mugikortasuna eta ingurumena dira bizilagunen kezka nagusiak. Aldundiak eta udalak mahai gainean jarri dituzte horiek gaur.

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak Ticket bai sistemaren inguruko formakuntzarekin jarraituko du, eta Errenterian izango dira martxoaren 23an.

Zorua birgaitzeko lanak egingo dituzte GI-2134 errepidean Arragua eta Katea artean; bihar goizeko 06:00etatik etziko 20:00ak arte iraungo du errei mozketak.

Sendagaiak, arropa eta eskolako materiala eramango dituzte. Aldundiaren arabera, autobus horiek errefuxiatu gazte sahararrak eskolara eramango ditu.

Harkaitz Millan Kultura eta Kirol diputatua Pasaian elkartu da Izaskun Gomez alkatearekin, herriko kirol ohiturak indartzeko iniziatiba martxan jartzeko asmoz.

Aldundiak bat egin du asteleheneko eraso matxista salatzeko elkarretaratzearekin. Bertan izango da foru erakundeko ordezkari bat.

'100 dias de soledad'filma emango dute gaur Reina aretoa, Gnaturaldia 2018aren barruan.

Madalensoro pilotalekuaren hainbat gabezia hobetzeko hitzarmena egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oiartzungo Udalak. Gaur aurkeztu dute.