
Ohi moduan, Giriziak lehiaketako emaitzak bidali dizkio HITZAri. Asteburu honetan ere zenbait partida izango direla aurreratu dute.

Emakumezkoan bi partida eta gizonezkoen lau partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Datorren astean hamar partida izango dira Madalensoron.

Giriziaren pala txapelketa irekiko zenbait partida jokatu dituzte asteburuan. Herriko lau bikote lehiatu dira, eta hiruk lortu dute garaipena.