
Herriko sei sortzailek euren produktuak izango dituzte salgai Pop Up dendan beste urte batez, «herritarrengandik hurbilago» egoteko asmoz. Madalen kalean irekiko dute, astelehenean.

Gaur egin dute inaugurazioa, eta egoiliarrak diren artistek haien artisau eta artista ibilbidearen eguneraketa egin dute, haien obrekin batera.

Moda kontsumitzeko egungo erari buruz sentsibilizatzea eta hori aldatzeko alternatibak eskaintzea da helburua.

Ostegun honetan izango da, ekainaren 30ean, 17:00etatik 19:30era, Torrekua eraikinean. Parte hartzeko ez da josteko ezagutzarik behar.

Torrekua eraikineko Habian! hazitegiko lau sortzaileren bildumen erakusketa irekiko da bihar, 11:00etan, Kapitain-etxeko beheko solairuan.

Tximibitxi proiektuaren bidez, tximeleten hegoetatik abiatuta, bitxien eta apaingarrien bilduma bat sortu dute.

Fabrikan ari diren zortzi artisauak Torrekuatik atera dituzte beren sorkuntzak hilabetez zabalik izan duten dendaren bidez. Gaur da azken eguna haien lanak dendan ikusi eta erosteko.