
Ortzadar banderaren igoerak bat egin du aurten bigarren Harrobira bizikleta martxarekin. Bertaratutako guztiek omenaldia egin diote gero Vicente Vadillo Francisi.

Oarsoaldeko Transmaribollo Bizikleta Martxak eskualde oso-osoa zeharkatuko du, Donibanen hasi eta Lezon bukatuta. Tartean, herriz herri, harrera egingo diete martxalariei.

Oarsoaldeko Kuku Taldeak antolatuta, bizikleta martxa 'transmarikabolloa' egin dute gaur goizean: Harrobira. Eskualdeko udalerri eta barruti guztietatik pasatu dira.

Harrobira egingo dute hilaren 26an, eskualdeko herri guztiak zeharkatuko dituzte bizikletaz, Donibanetik San Pedrora. Geldialdi bakoitzean zerbait berezia prestatu dute.

Larunbatean (hilak 26) 10:00etan Donibanetik abiatuko dira lehen bizikletak, Antxo eta Trintxerpe zeharkatu ondoren San Pedron bazkaltzeko.