
Zuri-gorriak finalerdietan izango dira Zierbena menperatu ondoren (6-4). Bihar Pasaiako derbia jokatuko dute Donipariren aurka, 18:00etan.

Lehengusuarekin zaletu zen futbolean atezain errenteriarra. Touringen egin zituen lehen pausoak, eta Athleticekin iritsi da elitera. Orain, bizkaitarren historian sartu da, 40 urteren ondoren Espainiako Kopa irabazi baitu, txapelketa bikaina jokatuta.

Bost partida jarraian galdu ondoren, berebizikoa zen pasaitarrentzat garaipena lortzea salbazioko postuetara gerturatzeko. Pasaia 2-1 nagusitu zen Touringen aurka, eta puntuak etxean geratu ziren.

Erabakigarria da asteburuko partida Touringeko Gizonen Hirugarren Mailako taldekoentzat. Hori izango da azkena, eta azken aukera ere jaitsiera postuetatik irten eta maila mantentzeko.

Martxoa emakumeen hilabetea izango dela jakinarazi du Touringek, eta gaur emakumeen ordezkaritza bat omenduko dute gizonen lehen taldearen partidaren atsedenaldian.

Oarsoaldeko taldeen arteko partida Jesus Mari Zamoran jokatuko da, 16:30ean. Egoera ezberdinean iritsiko dira bi taldeak.

Festa Fanderiako zelaian hasi zen, eta txapeldunen kopa eskaini zieten zaleei. Bertatik, txaranga baten laguntzaz, udaletxera abiatu ziren.

Pasaia Kirol Elkarteko gizonen talde nagusia da zelaietara itzuliko den Pasaiako lehen kirol taldea. Leioan jokatuko dute estreinako partida, 18:00etan.

Oarsoaldeko taldeak sailkapeneko azken postuetan iritsi dira denboraldiaren une erabakigarrira, eta berebizikoa dute irabaztea jaitsierako postuak atzean utzi eta salbaziora gerturatzeko. Fanderian izango da partida, 16:30ean.

Hirugarren Mailako gizonek etxeko lehen partida galdu zuten Derio arerio zuzenaren aurka (0-3). Pasaitarrak jaitsiera postuetan kokatu dira.

Gizonen Hirugarren Mailako taldeari babesa erakusteko iniziatiba jarri du martxan Touring kirol elkarteak: etxean jokatuko dituzten hiru partidetan bazkide bakoitzak lagun bat gonbidatu ahalko du.

Aurreko denboraldian igoera lortu ondoren, Hirugarren Mailan debutatuko dute Touringeko mutilek bihar Lagun Onaken kontra. Gari Argote entrenatzaileak lehia gogorra aurreikusten du, baina konfiantza osoa du taldean.

2-1 hartu zuen mendean Pasaia Kirol Elkarteak Reala C. Gernikaren aurka galdu eta gero, garaipen berri bat lortu zuten pasaitarrek etxean, Jesus Mari Zamora futbol zelaian.