
Lezoko Udaleko Euskararen Normalizaziorako VII. Plana osatzeari ekin diote udalean. Langileekin lehen batzarra egin dute.

Euskaraldiaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte egingo da. Aurten, Pasaiako kaleak ahobizi eta belarriprestez bete ez ezik, guneetan ere hartuko da hizkuntzari babesa emateko konpromisoa.

Euskaraldia sortu eta forma emateko lanaren garrantzia azpimarratu du epaimahaiak. "Ez da niri bakarrik egindako aitorpena, jende asko dago honen atzean", aitortu du esker onez ikerlariak.

Hizkuntzen Topagunearen barruan bide berri bat zabaldu dute. Hizkuntzak eta kulturak du izena lan lerro berriak. Helburua, zehatza, Errenteria-Oreretan bizi diren beste hizkuntza komunitateen errealitatea eta kultura, hizkuntza bera ezagutzea.

Kezka azaldu dute hainbat eragilek uda garaian hizkuntza eskubideen urraketa areagotu egiten delako.

Badalab Hizkuntza Berrikuntza laborategiak hiru eskaintza inetresgarri antolatu ditu datozen egunetarako. Gaur izango da horietako lehena, 'Literatura ez sortzailea' laborategia.

'Euskara eta feminismoa: iragana eta etorkizuna aletzen' izenpean, emakumeen eta hizkuntzaren arteko elkargune bilakatuko dute Antxoko Kultur Etxea.

COVID-19aren osasun larrialdiak eragina izan du eta baldintzatu egin du Errenterian 11 kolore iniziatiba ere; hala ere, berrasmatu eta arrakastaz egin du bosgarren ekinaldia.
