
Antxoko eta San Pedroko jarduerak larunbatean izango dira. Donibanekoak eta Trintxerpekoak, aldiz, igandean. Donibaneko Meipi auzoko San Tomas eguna hilaren 21ean ospatuko da.

Erasunek Gaminderen kontra jokatuko du, eta Etxegaraik Bertizekin. Partidak Ibaiondon jokatuko dira, 11:30etik aurrera.

Musika talde pasaitarrak doako kontzertu bat emango du urriaren 4an San Pedroko Lonjako plazan, etxean, 19:30ean. EiTBk kontzertua grabatuko du, 'Oholtzan' saioan emateko.

Pasaiako Udalak eta herriko bi euskaltegiek hastear den 2025-2026 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu dute, 'Euskara, ahoraTÚ' lelopean.

Programaren helburua da droga kontsumoari eta sexu praktika seguruei buruzko informazioa ematea. Gaur jarriko dute postua Ibaiondon, 00:00etatik 03:00etara.

Martxan da Pasaiako Dantza Festibalaren VII. ekitaldia. Aurtengoa indartsu lurreratu da Antxon, 17 emanaldirekin. Jarduera guztiak kalean eta doan izango dira.

Dantzak Antxoko kale eta txokoak hartuko ditu datorren astean, Pasaiako Dantza Festibala egingo baita, zazpigarrenez. Aurtengoak hamazazpi ekitaldi izango ditu.

Antxoko Ibaiondoko kantina eta Trintxerpeko eta San Pedroko jubilatuen etxeetako tabernak kudeatzeko proposamenak jasotzeko epea irekita dago.

Irailaren 15ean bi partida jokatuko dituzte Antxoko Ibaiondo pilotalekuan. Estreinakoz izango da jaialdia Pasaian.

10. urteurrenari lotutako ospakizunei bukaera emango diete larunbatean, egun osoko festarekin. "Gogoratzeko eguna" izango dela aurreratu dute, "zoragarria, itzela, kitzikagarria".

Bihar (hilak 28) Zinema Kalean egitasmoaren bigarren filma proiektatuko dute Antxoko Kultur Etxean, 21:30ean.

Aurtengo ekitaldiak hiru emanaldi jasoko ditu, eta den-denak Antxoko Ibaiondo plazan izango dira, 21:30ean. Lehen emanaldia gaur izango da, eta Altsasuko dokumentala proiektatuko dute.

Bihar da LGTBI+ pertsonen Nazioarteko Eguna. Ohikoa den moduan, Ibai Ondo aldarri bisualerako euskarri da.

Hatortxu Rock-en 30. eta azken ekitaldia uztailaren 24tik 27ra egingo dute Lakuntzan. Lezon asteazkenean aurkeztuko dute jaialdia.

Otsailaren 14an pintxo potea, kontzertua eta afaria egingo dute. Iñaki Labakak eskainiko du kontzertua.

Erremontari Herriz Herri jaialdiak geldialdia egingo du Pasaian hilaren 15ean. Lehen mailako bi partida jasoko ditu Antxoko Ibaiondo pilotalekuak.

Auzolanean Ibai-Ondo Herrirantz dinamikaren barruan, bazkaria egingo dute 14:30ean. Sarrerak salgai daude Tiñelu tabernan.

Papineko Gazteriak ondutako txapelketa urtarrilaren 6an lehiatuko da, Ibaiondon. Izen-emateak Papineko Instagram kontuaren bitartez egin behar dira, hilaren 31 baino lehen.

Urritik ari dira askotariko ariketetan oinarrituriko intentsitate handiko entrenamenduak egiten. Oraindik izena eman daiteke.

Pilotaleku estaliaren sarreran dagoen jardina topoaren obrengatik kenduko dute, "aisialdirako toki gehiago" lortzeko.