
Bigarrenez igoko da Arrizabalaga Kilometro Lezoren oholtza gainera. Iaz ez bezala, kontzertu akustikoa izango da aurtengoa. Bakarlari moduan hasitako bideari eusteko asmotan da: abenduan bigarren diskoa aterako du.

Kilometro Lezo egitarauarekin jarraituz, bihar bi kontzertu eskainiko dira Herri Eskolan: Ilargi Arrizabalaga eta Anne Etxegoien.

Sare sozialetan bere abestiak partekatzen hasi zen lezoarra, eta orain pausu bat eman eta ‘Killasisa’ izeneko diskoa argitaratu du. Pop estiloan eroso sentitzen dela dio, eta ekainean taldearekin batera kontzertuak eskaintzen hasiko da.

Diskoa grabatu du 20 urteko lezoarrak, baina udaberrira arte ez du jendartera zabalduko. Txikitatik datorkio oholtzak zapaltzeko bokazioa, eta zuzenekoetan bere abestiekin ikusleek zer sentituko duten jakiteko irrikaz dago.

Oarsoaldeko AEK-k antolatzen duen egitasmoaren sariak Errenteria-Oreretako aretoan banatuko dira, 18:30ean. Ilargi Arrizabalagaren musikak girotuko du ekitaldia.

Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko udalerrietako aurpegi ezagun banak bere testigantza eman dute, Korrika nola bizi duten azalduz.