
Sportbike kategorian lehiatu da errenteriarra eta onena izan da, asteburu eta oro har txapelketa biribila osatuta.

Garaipena larunbatean, eta lasterketatik kanpo utzi duen matxura igandean. Kontuak kontu, sailkapen orokorrean lider da Iñigo Iglesias errenteriarra.

Bigarren eta hirugarren postu banarekin itzuli da Herbehereetatik pilotu errenteriarra. Sailkapen orokorrean bigarren postuan jarraitzen du.

Alemaniako Oschersleben zirkuituan laugarren eta bigarren postua egin ditu pilotu errenteriarrak. Sailkapen orokorreko top 3an da Iñigo Iglesias eta horretan mantentzeko lanean jarraitu nahi du.

Txekiako Most zirkuituan, bikain pilotu errenteriarra. Atzoko lasterketan lehenengoa helmugaratu zen Iglesias.

Taldearekin izandako bat-bateko tirabirak medio hartu du erabakia pilotu errenteriarrak, eta Hertrampf Gruppe taldea utzi.

Asteburu bikaina pilotu errenteriarrarentzat. Bederatzigarren postuan sailkatu zen atzo Oscherlebengo (Alemania) zirkuituan.

Lantalde berriarekin zein motoarekin "zoratzen" dagoela aitortu du Iglesiasek, eta maila igotzea "jauzia" dela aitortuta, erronka eta amets berriak beteko dituen esperantza du errenteriarrak.

Triumph Germany Supersport Racing-ekin fitxatu du Iglesiasek, eta 2025ean Alemaniako IDM txapelketan parte hartuko du.

Super Sport Munduko Txapelketaren azken proba jokatuko da asteburuan Jerezko (Andaluzia, Espainia) Angel Nieto Zirkuituan.

Rob Vannegoor arduratu da moto berria prestatzeaz, lehen hiruen artean gelditzea ahalbidetuko diolakoan. Hilaren 20 eta 22an erabiliko du Iglesiasek moto berria lehen aldiz.

Motoaren akats teknikoek eragin dute istripua. Iglesias "ongi" dago, operazio baten esperoan. Halaber, Munduko Txapelketa bukatu da eta podiumean egin du, hirugarren postuan, hain zuzen.

Lasterketa buruan aritu da ia denbora osoan, baina euriak arriskutsu bilakatu duen zirkuituan arduraren aldeko hautua egin du errenteriarrak.

Munduko Motoziklismo Txapelketa jokatzeko arazo teknikoak izan ditu errenteriarrak. Portugalen izan du ezustekoa.

Munduko Txapelketan lidergoa mantentzen saiatuko da errenteriarra. Une honetan bigarren sailkatua 19 puntutara du.

Gaur jokatuko da txapelketa Italian, Misanoko Marco Simoncelli zirkuituan.